HD1 (galaxia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
HD1 2022ko apiriletik aurrera, beha daitekeen galaxiarik urrunena da eta, aldi berean, unibertsoan identifikatu diren galaxien artean zaharrenetako bat da. Galaxia honek, gutxi gorabehera z = 13,27ko haustura-desplazamendu zenbatetsi batekin, duela 13.787 milioi urte, Big Bang delakoa baino 324 milioi urte geroago, igorri zuen orain antzeman den argia.[1] Argia igorri zenetik unibertsoa asko hedatu denez, kalkulatzen da gaur egun benetako distantzia 33.288 milioi argi-urteko distantzian dagoela (10.206 milioi pc).[2] Espazioa hedatzearekin batera, argiaren uhina luzatu egin da eta ailegatzen den argia infragorria da.
Datu azkarrak Behaketa, Distantzia Lurretik ...
HD1 (galaxia) | |
---|---|
Behaketa | |
Distantzia Lurretik | 13.500.000.000 ly eta 33.400.000.000 ly |
Itxurazko magnitudea (V) | 24,7 |
Aurkikuntza-data | 2022 |
Gorriranzko lerrakuntza | 13,27 |
Konstelazioa | Sextans (konstelazioa) |
Igoera zuzena | 10,03091944 ° |
Deklinazioa | 2,54722222 ° |
Itxi