Güell parkea
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Güell parkea (katalanez Parc Güell, izen originala Park Güell den arren), Bartzelonako iparraldean kokatutako parkea da, Turó del Carmel mendixkapean, hain zuzen ere. Parke honen berezitasunik aipagarriena bere elementu arktektoniko koloretsuak eta ausartak dira. Antoni Gaudí arkitekto katalanak eraiki zuen, modernismo katalanaren pertsonaiarik nabarmenena izan zena. 1900 eta 1914 urteen artean eraikitakoa, 1926.urtean inauguratu zen parke publiko gisa.
Güell parkea | |
---|---|
Park Güell | |
UNESCOren gizateriaren ondarea Interes Nazionaleko Kultur Ondasuna | |
Works of Antoni Gaudí | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Probintzia | Bartzelonako probintzia |
Eremu funtzionala | Bartzelonako metropoli eremua |
Eskualdea | Barcelonès |
Kataluniako udalerria | Bartzelona |
Bartzelonako barrutia | Gràcia |
Administrative quarter in Barcelona | La Salut |
Kokapen fisikoa | Carmel Hill (en) |
Koordenatuak | 41°24′49″N 2°09′10″E |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1900 - 1906 |
Inaugurazioa | 1926 |
Izenaren jatorria | Eusebio Güell (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Antoni Gaudí |
Materiala(k) | trencadís (en) eta Zeramika |
Estiloa | modernismo katalana |
Azalera | 20,2 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i), (ii) eta (iv) |
Erreferentzia | 320-001 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BCIN | 58-MH-EN |
BIC | RI-51-0003818 |
Webgune ofiziala | |
Parkea 17,18 hektareako azalera du (0,17 kilometro koadro). Diseinua eta estiloa argi eta garbi Gaudirenak dira, parkearen edozein txokotan ikusgarri direnak. Edozein motatako formak eta itxurak daude parkean: izurtuak, karratuak, biribilak, geometrikoak, zuhaitz itxurako zutabeak, guzti-guztiak kolore biziz lagunduta. Hiriaren erdialdetik urrun eta mendixka baten gainean, parkea izugarri baketsua da.
Antoni Gaudik kontuan hartu zituen lorategi-hiri ingelesak hasierako Parc Güell horren zirriborroak egiteko. Natura eta parkea batera uztartzea zen Gaudíren helburu nagusietakoa. Horren erakusgarri dira, esaterako, harriz eraikitako zutabeak, baita enbor, estalaktita eta kobazulo itxurako zutabeak ere. Angelu zuzenak ez dira inon ere azaltzen.
Parkearen gune nagusia tamaina handiko plaza huts batek osatzen du. Plaza honen ertzek suge itxurako banku luze bat osatzen dute, 50 metro luze. Zeramika eta kristalezko pieza txikiz dago osatua, eta Josep Maria Jujol Gaudiren kolaboratzailearen lana dira. Horretarako, arkitektoaren teknikarik gogokoena erabili zen, trencadís deiturikoa. Plano originalaren arabera, plaza nagusiak antzerki greziar bat izan behar zuen.
Plaza pabimentatu gabe dago, euri-ur guztia erraz batu eta kanalizatu ahal izateko. Jasotako ur guztia plazaren azpian dauden zutabeetatik iragazten da, lurazpiko gordailu baten biltzeko. Gordailuak behar baino ur gehiago badu, soberan dagoen ur guztia parkearen sarreran dagoen uhandretik kanporatzen da.
Gela Hipostiloa edo Ehun Zutabeen Aretoak eusten du plaza nagusia. Aipatutako gela 86 zutabek osatzen dute, eta estalagmita erraldoiez osatutako kobazuloa dirudi. Sabaian lau dekorazio-pieza zirkular daude, lau urtaroen irudi. Hasieran, gela hau Gaudi sortuko zuen urbanizaziorako merkatua izango zen.
Güell Parkea urteko egun guztietan bisita daiteke, bertara metroz hurbilduta, geltokiak parketik urrun dauden arren. Vallcarca geltokia erabilita, eskailera mekaniko batzuk erabil daitezke aldapa arintzeko. Horrez gain, bus urbano eta turistikoak daude hiriko gune turistiko guztietara joateko.
1984an, UNESCOk Gizateriaren Ondare deklaratu zuen Güell parkea. 1969tik Monumentu historiko-artistikoa zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.