politikari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Gérard Longuet (Neuilly-sur-Seinen, Hauts-de-Seine, 1946ko otsailaren 24) politikari frantses kontserbadorea da.[1] 2011ko otsailaren 27tik 2012ko maiatzaren 15era Frantziako defentsa-ministroa izan zen.[2][2]
Gaztea zenean, Occident izeneko eskuin muturreko mugimendu baten parte zen.[3] 1990eko hamarkadan Longuet Alderdi Errepublikanoko lehendakaria izan zen eta Industria ministro lanetan aritu zen, 1994an dimititu zuen arte.[4]
Defentsa-ministro izendatu aurretik, UMPko liderra izan zen Senatuan.[5] Lehenago, Longuet Frantziako Batzar Nazionaleko kide, ministro eta Europako Parlamentuko kide zen.
2005ean ez zen erruduntzat jo eraikuntzako enpresei buruzko epaiketa batean alderdi politikoei dirua ordainduta zeukaten kontratuen truke.[6]
2008an, homosexualitatea pedofiliarekin alderatu zuen, eta esan zuen gay harrotasunaren desfileek LGBT nerabeak suizidiora eraman ditzaketela. Berak dio ez duela gogoratzen esaldi hori inoiz esan izana.[7][8]
Alderdi Errepublikanoko presidentea (Frantzia): 1990-1995.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.