Gure garaiko heroia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gure garaiko heroia (errusieraz: Герой нашего времени, translit.: Geroi naxego vremeni, ɡʲɪˈroj ˈnaʂɨvə ˈvrʲemʲɪnʲɪ ahoskatua) Mikhail Lermontov errusiar idazleak idatzitako eleberri psikologikoa da. 1839an idatzia, 1840an argitaratu eta 1841ean berregin zuen.
Gure garaiko heroia | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Mikhail Lermontov |
Sorrera-urtea | 1838 |
Argitaratze-data | 1840 |
Izenburua | Герой нашего времени |
Jatorrizko herrialdea | Errusiar Inperioa |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | psychological fiction (en) |
Hizkuntza | errusiera |
Zatiak | 5 kapitulu |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Piatigorsk eta Kislovodsk |
ikusi
| |
Euskaraz | |
Izenburua | Gure garaiko heroia |
Itzultzailea | Jose Morales Belda |
Argitaratze-data | 1996 |
Orrialdeak | 232 |
ISBN | 978-84-9027-057-8 |
Bost narrazio biltzen ditu eta bertan Petxorin ofizial errusiarrari Kaukasian gertatutakoen berri ematen digu Lermontovek. Errusiako prosaren obra klasikotzat jotzen da eta eragin handia izan zuen garaiko gizartean eta geroko literaturan.[1]
Ekintza 1827 eta 1833 urteen bitartean garatzen da Itsaso Beltzean (Taman penintsulan) eta Kaukasian (Piatigorsk eta Kislovodsk hirietan).
Liburuak bi zati ditu. Hau da banaketa:[2]
Hiru narratzaile nagusi daude: idazle gazte bat, Petxorinen egunerokoak jaso zituena; kapitain beterano bat, Petxorinekin batera Kaukasiako gerran soldadutza egin zuena; eta Petxorin.
1996an Jose Morales Beldaren euskarazko itzulpena argitaratu zuen Ibaizabal argitaletxeak. 2012an edizio berri bat argitaratu zuen Elkarrek.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.