![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/30/Scissors_collection.jpg/640px-Scissors_collection.jpg&w=640&q=50)
Guraize
From Wikipedia, the free encyclopedia
Guraizeak, artaziak edo aizturrak ebakitzeko tresna bat dira, erdialdean giltzatzen diren bi piezaz osatua, mutur batean ahoa eta bestean hatzak sartzeko bi begi dituena.[1]
Lehen guraizeak K.a. 500 urtean agertu ziren, baina XV. mendera arte ez zuten gaur egungo diseinua hartu.
Hainbat guraize mota daude, zeinen diseinua egin nahi diren lanaren araberakoa da. Esaterako, bulegoetan, sukaldean[2], joskintzan[3], ile-apaindegian[4], erizaintzan[5], kirurgian[6] eta lorezaintzan[7] erabiltzen dira.