Guillaume Dubois
From Wikipedia, the free encyclopedia
Guillaume Dubois (Brive-la-Gaillarde, 1656ko irailaren 6a - Versailles, 1723ko abuztuaren 10a) frantses kardinala eta politikaria izan zen. Orleansko dukearen hezitzailea izan zen, eta haren aholkulari bihurtu zen erregeorde izendatu zutenean. Geroago, Kanpo Arazoetarako ministro-idazkari izendatu zuten (1718). 1717an, Hirutariko Aliantza izenpetu zuen Ingalaterrarekin eta Holandarekin, Espainiari aurre egiteko. 1721ean, kardinal-kargua eskuratu zuen, eta, handik urtebetera, lehen ministro izendatu zuten.
Datu azkarrak 22. Frantziako Zientzien Akademiako lehendakari, seat 28 of the Académie française (en) ...
Itxi