Mexikar modelo eta eleberrigilea From Wikipedia, the free encyclopedia
Guadalupe Marín Preciado "Lupe Marín" (Guzman hiria, Jalisco, 1895eko urriaren 16a – Mexiko Hiria, 1981eko irailaren 16ra) mexikar modeloa eta eleberrigilea izan zen.[1]
Guadalupe Marín | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mariana Guadalupe Marín Preciado |
Jaiotza | Jalisco, 1895eko urriaren 16a |
Herrialdea | Mexiko |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Mexiko Hiria, 1983ko otsailaren 7a (87 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Diego Rivera (1922ko ekainaren 1a - 1928) Jorge Cuesta (en) (1928ko azaroaren 9a - 1933ko apirilaren 13a) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, modeloa eta eleberrigilea |
Kidetza | Mexikoko Zientzien Akademia |
María Guadalupe (Lupe) Guzman hirian jaio zen, Jaliscon. Francisco Marín Palomino eta Isabel Preciado Cárdenas andrearen zazpigarren alaba izan zen.
Zortzi urte besterik ez zituela (1903), gurasoekin eta neba-arrebekin Zapotlándik atera zen Guadalajarara, familiaren estuasun ekonomikorako konponbide eraginkor baten bila.
Lehen hezkuntza Guanajuatoko Jerezano ikastetxean egin zuen, garai hartako moja-barnetegi garrantzitsuan.
Diego Rivera, pintore ospetsua, Europan bizi zen garaiko Mexikoko ideologiekin ados ez zegoelako, eta 1921ean itzuli zen bere herrialdera, Álvaro Obregon presidenteak deituta, José Vasconcelos Hezkuntza Publikoko idazkariaren bultzadapean. Orduan, Lupe Marín emakume misteriotsu eta ederra ezagutu zuen.
Diego Rivera margolariaren emaztea izan zen. Guadalajarako San Migel elizan izan zen ezkontza 1922ko abenduan. Bi alaba izan zituzten: Guadalupe Rivera Marín doktorea eta Ruth Rivera Marín arkitektoa.[2]
Riveraren, Frida Kahloren eta Juan Sorianoren lanen modelo izan zen Guadalupe. Riveraren La creación (1922) horma-irudian, Justizia eta Emakumearen modeloa izan zen; Chapingo horma-irudian, biluzik modelatu zuen haurdun zegoela, "lur emankorra" irudikatzeko.[3][4]
Mexiko, Paris eta New Yorkeko elite intelektualekin harremanak izan zituen, nahiz eta Guanajuatoko Jerezano ikastetxeko mojekin zuen asaldurak eragotzi egin zion lehen hezkuntza amaitzea.
Diego eta Lupe banandu egin ziren, Diego 1927an “Urriko Iraultzaren” 10. urteurrenean parte hartzeko Errusiara joan baino lehen amaitu zuten harremana, .
Jorge Cuesta kimikari eta poetaren emaztea ere izan zen .[5]
Lupe Marín Elena Poniatowska Dos veces única eleberriaren antiheroina da.[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.