Gruyère gazta
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gruyère Suitzako gazta mota bat da. Jatorriz, Friburgo kantonamenduko Gruyères hiri eta barrutikoa da.
Datu azkarrak Jatorrizko herrialdea, Eskualdea ...
Gruyère | |
---|---|
Jatorrizko herrialdea | Suitza |
Eskualdea | Friburgo kantonamendua |
Hiria | Gruyères |
Esnearen jatorria | Behia |
Pasteurizatua | Ez |
Egitura | Gogorra |
Ziurtagiria | Suitza: Appellation d'origine contrôlée (2001) Europa:Berezko Jatorrizko Ziurtagiria (2010) |
Itxi
Egositako behi esne osoz egindako gazta gogor bat da, ondorengo pasta prentsatu egiten delarik. Gurpil handi itxuraz aurkeztu ohi da, kanpoaldeko azal gogor batez.