From Wikipedia, the free encyclopedia
Gorputz ildaskatua telentzefaloaren zati subkortikalean dagoen oinaldeko nukleo multzoa da. Zehazki, nukleo kaudatuak eta putamenak osotasun funtzional bat osatzen dute, nukleo ildaskatua/estriatua, hain zuzen. Aldi berean, putamena eta zurbila/globus pallidus bata bestearengandik oso hurbil aurkitzen dira eta ondorioz, anatomikoki entitate bakar bezala kontsideratzen dira: lentiforme/lentikular nukleoa. Beraz, hiru nukleoek osatutako unitateari gorputz ildaskatua deritzo (nukleo eta gorputz ildaskatua termino desberdinak izanik).“Ildaskatu” terminoak anatomikoki daukan gai zuri eta gai grisezko itxura ildaskatua deskribatzen du.
Gorputz ildaskatu | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | basal ganglia (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | striatum |
MeSH | A08.186.211.200.885.287.249.487 |
TA | A14.1.09.516 eta A14.1.09.515 |
FMA | 77616 77618, 77616 |
Terminologia anatomikoa |
Primateetan, gorputz ildaskatua banatuta dago ildaskatu dortsala eta ildaskatu bentralean eta aldi berean, gorputz ildaskatu dortsala barneko kapsula deritzon sustantzia zuri batez bananduta dago. Honek aurretik aipatutako bi nukleo osatuko ditu: nukleo kaudatua eta nukleo lentikularra. Azken hau putamen eta globus pallidus/zurbilez osatuta egongo da. Beraz, barneko kapsulak nukleo kaudatua eta putamena banatuko ditu. Gorputz ildaskatu bentrala, aldiz, nukleo accumbens eta usaimen tuberkuluez osatuta dago.
Gongoil basaletara heltzen den bide nagusia da. Aldi berean, gorputz ildaskatuetara garun kortexetik ere helduko da informazioa.
Gorputz ildaskatua atal oso garrantzitsua da sistema motor eta errekonpentsa sistemetan. Seinale dopaminergiko eta glutaminergikoak jasotzen ditu hainbat lekutatik eta, lehen esan bezala, gongoil basaletara heltzen den bide nagusia da.
Funtzionalki, nukleo ildaskatuak atal kognitibo ugari koordinatzen ditu, hala nola, erabakiak hartzea, motibazioa, errekonpentsa pertzepzioa, errefortsuak eta ekintza motor eta beste modalitate batzuetako ekintzen planifikazioa.
Gorputz ildaskatua 3 nukleok osatzen dute. Nukleo ildaskatua osatzen duten nukleoen artetik, nukleo kaudatuak eta putamenak parte hartzen dute bere egituran. Biak dute telentzefalo jatorria baina ezaugarri ezberdinak izango dituzte:
Kaudatuaren burua alboko bentrikuluaren aurreko adarraren zorua da eta kaudatuaren buztana beheko adarraren sabaia izango da.
Anatomikoki nukleo kaudatu eta nukleo putamen artean gai zuria eta gai grisa aurki dezakegu.
Bi gai hauen kolore desberdinen tartekatzearen ondorioz deitzen zaio bi hauen osotasun funtzionalari nukleo ildaskatua (zubien/gai grisaren iluntasuna eta barruko kapsularen/gai zuriaren argitasuna tartekatzen direlako).
Aldi berean, putamenak eta nukleo zurbilak duten hurbiltasunagatik, anatomikoki entitate bakar bezala kontsideratzen dira. Honi lentiforme nukleo deritzo eta honek ere goputz ildaskatua osatuko du.
Hiru nukleoek osatutako unitateari gorputz ildaskatua deritzo. Gorputz honek atalak filogenetikoki sailkatzen dira:
Gorputz ildaskatua oso heterogeneoa da osagaitzat dituen neurona motekiko:
Neuronen axoiei buruz hitz egitean konexio luzeena kortexetik ateratzen da. Neokortexeko zenbait atalek gorputz ildaskatuaren atal dortsala inerbatzen dute. Gorputz ildaskatu bentralak kortex zerebraleko hainbat eremutatik eta egitura linbikoetatik (amigdala, talamoa eta hipokanpoa) jasoko du informazioa. Kortex etorrinaletik eta beheko biraketa tenporaletik baita ere. Hemendik, seinalea gongoil basalera doa. Gainera, bide mesolinbikoak tegmentu bentraleko gunetik gorputz ildaskatu bentraleko nukleo accumbens-era doaz.
Guztira hurrengo aferentziak heltzen dira gorputz ildaskatura:
Hiru traktu bereiz daitezke barneko konexioei buruz hitz egitean:
Nukleo zurbilaren eremu medialetik irteten dira talamoko sabel aldeko nukleotara. Zuntzak gabaergikoak dira. Zuntz hauen antolamenduari dagokionez, bi faszikulutan antolaturik doaz:
Bideak talamo faszikulua osatzeko batzen dira, H1 Forel faszikulua. Honek, zuntz inhibitzaileak daramatza, gabaergikoak. Azken faszikulu honetara erdialdeko lemniskoko edo zerebeloko zuntzak heltzen dira. Faszikulu hanek talamoan sartzen denean, aurre eta alboko sabelaldeko nukleoak inhibituko ditu.
Osotasunean, aferentzia eta eferentziek bi bide osatuko dituzte:
Bide hauek zirkuito ezberdinak eratuko dituzte, kitzikapen edota inhibizioa eraginez. Hala ere, kontuan izan behar da gai beltzetik nukleo ildaskatura seinaleak bidaliko direla, dopaminergikoak. Dopamina D1 hartzaileei lotzekotan kitzikapena eragingo da. D2-ri lotzean aldiz, inhibizioa.
Gizakien kasuan, gorputz ildaskatua era desberdinetan aktibatu daiteke; adibidez, estimulu intentso edo oharkabeko estimulu batek gorputz ildaskatua aktibatzen du.
Gorputz ildaskatu bentrala, accumbens nukleoarekin batera (azken hau nukleo ildaskatuaren aurpegialdean kokatzen da) batez ere kognizioa eta esfortsuekin erlazionatutako funtzioak burutzen ditu. Gorputz ildaskatu dortsala, ordea, funtzio motorean funtzio ejekutiboetan (adibidez, inhibizioaren kontrolean) eta ikasketen ondoriozko estimuluetan parte hartzen du.
Parkinson gaixotasuna gorputz ildaskatu dortsalaren inerbazio dopaminergikoaren galeraren ondorioz sortzen da eta ondorio ezberdinak sortzen ditu.
Horrez gain, Huntington gaixotasunean gorputz ildaskatua atrofiatu egiten da eta mugimenduen alterazioak ematen dira, adibidez diszinesia pairatuko du gaixoak (mugimendu anormalak eta eta inboluntarioak).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.