Gorputz dismorfikoaren nahasmendua edo dismorfofobia norberaren irudiarekiko kezka obsesibo eta patologikoa izatean datzan nahasmendua da. Usuagoa izan ohi da nerabezaroan, eta anorexia nerbiosoaren osagai nagusietako bat izan daiteke.[1] Biztanleriaren %2,4k jasaten du, gizon zein emakume.[2]