From Wikipedia, the free encyclopedia
Goncourt Akademia (frantsesez: 'Société littéraire des Goncourt edo Académie Goncourt') 1990an sortutako Literatura akademia frantsesa da. Urtero prestigio handia duen Goncourt Saria ematen du.
Akademiaren lehenengo bilkura 1900eko apirilaren 7an ospatu zen. Dena dela, haren behin-betiko onarpen ofiziala 1903ko urtarrilaren 19 arte ez zuen lortuko. Aurretik Edmond de Goncourt idazlearen oinordekoekin judizial aferak bukatu behar izan zuten. 1903an, beraz, Akademiaren estatutu ofizialak argitaratu ziren, Estatuko Ministroen Batzarraren burua zen Émile Combesen sinadurarekin.
Akademian hamar kide daude. Ez dute horren truke dirurik jasotzen eta ezin dute ere ez aldi berean Frantses Akademiaren kideak izan. Kide bat hiltzen denean kontsulta bat egiten da haren ordezkoa bilatzeko. Partaidea izateko derrigorrezkoa da frantsesezko idazlea izatea; hala ere, nazionalitatea ez da garrantzitsua: esaterako Jorge Semprún idazle espainiarra Akademiaren kidea izan zen 1996tik 2011 arte.
Bilkurak Parisko Drounant jatetxearen saloi propioan egiten dira. Egoitza 1914ko urriaren 31an ezarri zen. Toki horretan hilabeteroko lehen asteartean biltzen dira. Sariaren irabazlearen izena azaroaren bilkuran aldarrikatzen dute, afalduez gero.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.