![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d9/FSHA%252BB%252Breceptor_1XWD.png/640px-FSHA%252BB%252Breceptor_1XWD.png&w=640&q=50)
Gonadotropina
Obulutegien eta testikuluen hormona-jariapena estimulatzen duen hormona / From Wikipedia, the free encyclopedia
Gonadotropina deritze ornodunen adenohipofisiko zelula gonadotropoek jariatzen dituzten hormona glikoproteiko polipeptidikoei.[1][2][3] Familia horren barruan hainbat hormona daude: ugaztunen hormona folikulu-estimulatzailea (FSH), hormona luteinizatzailea (LH) eta gonadotropina plazentalio eta korionikoak (CG). Azken horien barruan daude giza gonadotropina korionikoa (GGK) eta ekinoen gonadotropina korionikoa (eCG)[4]. Arrainek ere talde horretako bi gonadotropina dauzkate gutxienez.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d9/FSHA%2BB%2Breceptor_1XWD.png/640px-FSHA%2BB%2Breceptor_1XWD.png)
Gonadotropinak funtsezkoak dira sistema endokrinorako: hazkunde normalaren, garapen sexualaren eta ugalketa-funtzioaren erregulazioaz arduratzen dira[5]. Gonadetan jarduten dute gametoen eta sexu-hormonen ekoizpena kontrolatzeko. Adenohipofisiak LH eta FSH hormonak jariatzen ditu. GGK eta eCG, aldiz, gizakien eta ekinoen plazentek jariatzen dituzte haurdunaldian zehar[6].
Hormona naturalez gain, zenbait gonadotropina-prestakin farmazeutiko daude erabilera terapeutikorako, batez ere, ugalkortasun-arazoetarako.