Goiburu (Urnieta)
Urnietako auzoa, Euskal Herria / From Wikipedia, the free encyclopedia
Goiburu auzoa Urnieta osatzen duten lau auzo administratibo[1] eta historikoetako bat da. Udalerria osatzen duten lau auzoen artean handiena da[oh 1] eta bertan kokatzen da Urnietako punturik altuena, Adarra mendiaren gailurra (817 metro).[2] Udalerriaren hego-ekialdea du bere baitan auzoak eta bertan kokatzen dira herriko giza aztarnarik zaharrenak (Marizulo, Mulisko Gaina, Eteneta, etab.) eta herriko gailur esanguratsuenak (Adarra, Aballarri, Onddi, Zorroztarri, etab.).[1][2]
{{{izena}}} | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | {{Herrialde info Gipuzkoa
| herrialde bandera2 | izena = Gipuzkoa | aldaera = | tamaina = }} |
Udalerria | Urnieta |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Auzotarra | Goiburutar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°13′37″N 1°59′09″W |
Azalera | 16,6282 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 450 (2008: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat) |
Dentsitatea | 27,06 bizt/km² |
Auzoak auzo-elkarte bat du, Xoxoka-Goiburu Auzo Elkartea hain zuzen, eta udalarekin lankidetzan dihardu 2014tik.[3] Auzoaren erdigunea Xoxokan kokatu ohi da, bertan baitago biztanle kopuru handiena. Landa-eremuko auzoa izanik, biztanle gutxiko auzoa da. 2008. urtean aditzera eman zenez, 400 eta 500 biztanle artean zituen Goiburu auzoak.[4]