Azken Brontze Aroa[1], Goi Brontze Aroa[2], Brontze Garatua[1] edo Brontze Berantiarra[2] burdinaren erabilpenaren aurreko Brontze Aroko garaia da, Europari batez ere aplikatzen zaiona. Aldi honetako azken urteak bereziak izaten dira, eta horregatik askotan aparteko etapa bat izendatzen da, Brontze Aro Amaiera edo Bukaera[3]. beste batzuek, ordea, Azken Brontze Aroaren sinonimotzat hartzen dute.

Azken Brontze aroa, K.a. 1200. urtetik K.a. 700. urtera arte iraun zuen. Garai honetan gizarte-egitura konplexuagoa garatu zen, familia batzuek beren lanei esker eta, batez ere, brontzezko eta urrezko objektu berriei esker lortutako aberastasunagatik sortuta. Noblezia kontzeptua agertu egin zen eta gizartearen arteko desberdintasunak geroz eta nabariagoak izaten hasi ziren. Gizartearen arteko zatiketa hau gatazka belikoak areagotu egin zituen eta askoz bortitzagoak eta gatazkatsuagoak bilakatu ziren.

Tarte hau Burdin Arorako trantsizio-aldia izan zen, kultura-eraldaketa handia izan baitzen: idazketa-sistemak sortu ziren Ekialde Hurbilean (Asia mendebaldean), botere-sinbolo gisa hilobia monumentalak sortu ziren, gizarte-estatusa bereizi zen eta harresiz babestutako gune garaietan kokalekuak eraiki ziren.

Mendebaldeko Europan, Goi Brontze Aroaren ezaugarri nagusia Kutxa Zelaien Kulturaren garapena da eta lehen Hallstatt kultura.

Europako Mediterraneoan eta Ekialde Hurbilean krisi larria eta kolapsoa gertatu zen Azken brontzearen amaieran[4].

Euskal herrian, Lehen milurtekoa hastear zegoenean, oraindik kobetan bizi zen biztanleriak ere haitzuloak uzteko joera agertu zuen, eta herrixketan hasi zen bizitzen. Bestalde, lehenago sorturiko herrixkak gero eta zabalago izatera iritsi ziren[1].

Eskualdearen araberako kronologia

Tokiaren arabera data desberdinetan gertatu zen garai hori. Afrikan, Harri Arotik Burdin Arora igaro ziren, brontzea erabili gabe. Burdina lantzearen lehendabiziko pausoak II. milurtekoaren amaieran eman ziren Anatolian. Geroago, Antzinako Egipton, Grezian eta Italian. Europa osoan K.a. 900erako.

Ikus, gainera

Brontze Aroa

Erreferentziak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.