From Wikipedia, the free encyclopedia
Godoak[1] (gotikoz: 𐌲𐌿𐍄𐌰𐌽𐍃, Gutans) ekialdeko germaniar tribu bat izan zen. Haren kondairaren arabera, Eskandinaviatik zetozen. Hegoaldera migratuta, Erromatar Inperioa konkistatu zuten.
Izan ere, Eskandinaviatik abiatuta, Eszitia erresuma osatu zuten godoek egungo Ukrainan. III. mendean bi zatitan banatu ziren: ostrogodoak Eszitian geratu ziren, eta bisigodoak Daziara (egungo Errumania) joan ziren, non beste erresuma bat antolatu zuten. 267an Konstantinopla arpilatu zuten bisigodoek, baina 271rako bota egin zituzten. Garai haietan, bai ostrogodoak bai bisigodoak erromatartu ziren erromatarrekiko alde guztietako trukeak zirela kausa. Gainera, Inperioko indar armatua bilakatu ziren.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.