From Wikipedia, the free encyclopedia
Glutena proteinen nahastura da, gliadina eta glutelinarena bereziki, zerealen irinean (eta galirinean batez ere) aurkitzen dena. Masa itsaskor, kolore zuri-gris-horixka duena, biskosoa, elastikoa. Substantzia itsasgarri bezala erabiltzen da industrian, eta gaur egun elikadura betezietarako, ogi, galleta, etab.en moduan. Zenbait pertsonak glutenarekiko jasanezintasuna du.
Garian, oloan, zekalean, garagarrean hauen eratorrietan aurkitzen den proteina batek (glutenak, alegia) hesteetako mukosaren gain duen eragin toxikoa, irentsitako gainerantzeko elikagaien malabsortzioa dakarrena. Galxoak glutenik gabeko jan-neurriarekin, beste proteinetan aberats eta gantzetan urri den jan-neurriarekin sendatzen dira, baina elikadura berezia utzi bezain pronto aipatutako sintomak lehenagoko intentsitate berarekin berragertzen dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.