From Wikipedia, the free encyclopedia
Glaziar-zirkua anfiteatro formako sakonune bat da, glaziar-higadurak horma menditsuetan edo haranen sorreran sortutakoa.[1] Glaziarraren metatze- edo elikatze-eremuari dagokio, non elur-masa konprimitua labainketaz mugitzen den eta, horrela, urraduraz, harkaitz-konkabitate zirkular edo erdizirkular bat eratzen den. Glaziarra desagertu denean, zirkua glaziar-aintzira batek edo gehiagok har dezakete.
Haran-glaziarren kasuan, glaziar-zirkua goi-ibarrean dago, glaziar-ibaiaren abiapuntuan. Zirkuek aulki edo anfiteatro itxura izan dezakete, eta hegal malkartsuak edo ia bertikalak dituzte, gailurrez inguratuta.
Glaziar-zirku mota ugari egon arren, ezaugarri morfologiko jakin batzuk dituzte, eta, horri esker, mendi-uharretako harrera-arroetatik bereiz daitezke:[2]
Errimaia glaziar-zirkuaren alboetako izotzean dagoen arraildura horizontala da, eta mendiko arrokei itsatsitako izotz finkoa eta mugimenduan dagoen glaziar beraren izotza, justu azpian dagoena, banatzen ditu. Uda hasieran, errimaia ireki egiten da, eta bere altueran dagoen arroka eguneko tenperatura-aldaketen eta izotz-urtze ziklo errepikatuen eraginpean uzten du. Izoztearen eraginpean, arroka desegiten doa eta goiko arrokak askatzen ditu, forma irregularrak eta ia bertikalak emanez. Glaziarrak elur iraunkorren beheko mugaren gainetik jaiotzen direnez, antzinako zirkuen inguruko formazioen azterketak iraganeko elurren mugei eta klima aldaketari buruzko informazioak ematen ditu.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.