Gizaki modernoen eta arkaikoen hibridazioak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gizakiaren eboluzioa giza espeziearen eboluzio biologikoaren prozesua da, gure arbasoetatik gaur arte. Prozesu hori aztertzeko, zenbait arlo aztertu behar dira, hala nola genetika, antropologia fisikoa, paleontologia, estratigrafia, geokronologia, arkeologia eta hizkuntzalaritza.
![]() |
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Orri edo atal honen zuzentasuna eztabaidan dago Eztabaidan parte hartzeko edota haren berri izateko, zoaz eztabaida orrira. |
“Gizaki” terminoa, eboluzioaren testuinguruan, Homo generoko gizabanakoei dagokie. Hala ere, giza eboluzioaren azterketetan beste hominini batzuk ere ageri dira, hala nola Ardipithecus, Australopithecus eta abar. Gure leinuko azkenengo homininiak Homo-tik eratorri ziren, lehengo adartzean Homo sapiens-en aitzindariak eta Homo neanderthalensis eta denisovanoenak banatuz eta aurrerago Homo neanderthalensis denisovanoekiko desberdintzatuz. Esan beharra dago aipaturiko espezie hauek, neandertalak, denisovanoak eta Homo sapiens-ak hain zuzen, garaikideak izanik, elkarrekin topo egin zutela eta elkarren arteko gurutzamenduak eman zirela; hau da; hibridazioa eman zela espezieen artean.
Gaur egun zenbait azterketa genetikok ondorioztatu dute Eurasiako populazioek neandertaletatik datorkizkigun gene batzuk ditugula, gure DNAren ehuneko txiki bat hibridazio hauen ondorioa izanik. Denisovanoen aztarna genetikoak ere Asiako populazio moderno batzuetan aurkitu izan dira.