From Wikipedia, the free encyclopedia
Giulio Pippi de' Jannuzzi (Erroma, 1499 aldean - Mantua, 1546ko azaroaren 1a), Giulio Romano deitua, italiar pintorea eta arkitektoa izan zen.
Giulio Romano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Giulio di Pietro di Filippo de Gianuzzi |
Jaiotza | Erroma, 1499 |
Herrialdea | Italia |
Heriotza | Mantua, 1546ko azaroaren 1a (46/47 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Rafael |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, margolaria, eskultorea eta artista bisuala |
Lan nabarmenak | |
Mugimendua | manierismoa |
Rafael pintorearen laguntzaile eta ikaslea izan zen, eta Troiako sutea obrari dagokion Eneas Ankises bizkarrean daramala atala pintatu zuen Vatikanon. Gianfrancesco Penni pintorearekin batera Rafaelen oinordekoa izan zen, eta haren obrak amaitu zituen: Itxuraldaketa, Ama Birjinaren koroatzea eta Konstantinok Majenzioren gainean lortutako garaipena.
Ama Birjina, Santa Ana eta San Jose eta Jesus zigorpean marraztu zituen Erroman. Villa Madama eta Villa Lante eraiki eta dekoratu ondoren, alde egin behar izan zuen Erromatik, grabatu lizun batzuk zirela eta. Mantuara joan zen, eta lantegi bat zabaldu zuen, gerora ospe handia izan zuena (1524-1540). Mantuako gotorlekuak amaitu zituen eta ur-hesiak eraikitzen hasi zen. Palazzo Te da, ordea, arkitekto horren obrarik aipagarriena (Psike, Faeton eta Erraldoien aretoak dekoratu zituen). 1540an, Mantuako dukea hil zenean Boloniara joan zen, eta San Petronio elizako aurrealdearen planoak prestatu zituen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giulio Romano |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.