From Wikipedia, the free encyclopedia
Girlschool heavy metal musika taldea da, Londresen sortua.
Girlschool | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Londres |
Musika mota | heavy metal eta New Wave of British Heavy Metal |
Urteak | 1978 |
Kelly Johnson (en) | |
Informazio gehigarria | |
girlschool.co.uk | |
Taldea 1978an sortu zen, Londresen, Painted Ladies izenpean, laster Girlschool behin betiko izentzat hartu zuten arren, eta taldekideak lau neska gazte ziren: Kim McAuliffe eta Kelly Johnson ahots eta gitarretan, Enid Williams baxuan eta Denise Dufort baterian.[1]
Urte haietan, punk rock eta new wave mugimenduen eztandari esker, askoz arruntago bilakatu zen emakumeek parte hartzea musika taldeetan, baina rock gogorraren esparrua artean ere oso maskulinoa zen, eta lau neskak osatutako hard rock talde bat ez zen batere ohikoa. Taldekideek inoiz azaldu dute emakumez osatutako taldea eratzea ez zela izan nahita egindako hautu bat, beharrak agindutakoa baizik: neskak izanik, gizonek ez zuten haiekin jo nahi izaten.[1]
1979an Girlschool Motorheaden talde gonbidatua izan zenetik Overkill diskoaren promozio biran, bi taldeek harreman handia izan dute. Gauza askotan egiten zuten bat: diskoetxea (Bronze), ekoizlea (Vic Maile), parrandarako gogoa eta, batez ere, rock-and-rolla ulertzeko modua.[1]
Izan ere, Girlschool askotan lotu dute Saxon, Def Leppard, Iron Maiden eta beste zenbait talde ekarri zituen New Wave of British Heavy Metal izeneko mugimenduarekin, baina hortik aldentzen ziren euren doinuei txertatzen zieten punk kutsuari esker, eta ezaugarri horretan ere badute antza Motorhead, Tank eta olatu hartako beste zenbait talderekin.[1]
Kidetasun horren ondorioz, Girlschoolek eta Motorheadek disko bat egin zuten elkarrekin, 1981ean grabatutako St Valentine's Day Massacre EPa, eta Lemmy Kilmister hil aurretik egindako azken biran, Girlschool izan zen berriro Motorheaden talde gonbidatua.[1]
Demolition (1980), Hit and Run (1981) eta Screaming Blue Murdet (1982) dira taldearen disko klasikoak. Gero etorriko ziren AOR eta glam rockera hurbiltzeko ahaleginak inoiz iritsiko ez zen arrakasta baten bila, kideen joan-etorriak, talde ospetsuagoen itzalean egindako bira amaigabeak, eta Kelly Johnsonen heriotza 2007an. Denbora tarte horretan Girlschool beti egon dira bigarren lerroan, banda ezagunagoen emanaldietan hasierako taldea izatera kondenatuak, baina duintasunari eta zintzotasunari eutsi diote, eta horri esker irabazi dute zaleen estimua.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.