From Wikipedia, the free encyclopedia
Gina Joy Carano (Dallas, AEB, 1982ko apirilaren 16a) aktore, modelo eta arte martzialetako kirolari estatubatuarra da.
Gina Carano | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gina Joy Carano |
Jaiotza | Dallas, 1982ko apirilaren 16a (42 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa ingelesa |
Familia | |
Aita | Glenn Carano |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nevadako Unibertsitatea Renon Nevadako Unibertsitatea Las Vegasen |
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, ahots-aktorea, arte martzial mistoetako borrokalaria, modeloa, kickboxer (en) , Muay thai boxeolaria eta zinema aktorea |
Altuera | 1,68 metro |
Lan nabarmenak | |
Izengoitia(k) | Conviction eta Crush |
|
Carano Muay Thai kirolean hasi zen, baina karrera batez ere AEBetan Mixed Martial Arts (MMA) esaten duten modalitatean egin zuen[1].
Ikus-entzunezkoetako lehen lanak arte martzialekin lotuak egin zituen. Bere lehen filma 2005eko Ring Girls izan zen, eta gaia zen nola muay thai borrokan barneratzen diren Las Vegasko bost emakume amerikar[2].
Borroka eta arte martxialekin lotutako reality batzuetan ere parte hartu zuen ondoren. Adibidez, NBC kateko American Gladiators saioan Crush borrokalari izenarekin agertuz.
Borrokalariaren estereotipotik kanpo egindako lehen lan protagonista Haywire filmean izan zuen (2011n). 2019an The Mandalorian telesailean ere lortu zuen rol bat, lehen eta bigarren denboraldietan agertu izan dena (Cara Dune pertsonaia)[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.