Giltza edo gakoa sarrailak irekitzeko eta ixteko erabiltzen den metalezko tresna da. Ohiko giltzak bi atal ditu: sarrailan sartzen den hagatxoa, giltza bakoitzean forma berezia duena, eta burua edo heldulekua, erabiltzaileak giltzari heldu eta biratzea ahalbidetzen duena. Giltza bakoitza sarraila bat irekitzeko diseinatuta egoten da gehienetan, nahiz eta ate bat baino gehiagorako balio duten giltza nagusiak ere existitzen diren.

Thumb
Datu azkarrak
Itxi

Giltzek segurtasun-sistema merke eta sinplea eskaintzen dute, nahiz eta segurtasun-maila oso handia ez izan. Etxeetara, ibilgailuetara, kutxetara eta beste hamaika elementutara sartzeko kautotze-metodoa osatzen dute, eta oso arruntak dira jabego pribatua nagusi den munduko eskualde guztietan. Sarri jendeak bere eguneroko jardueretarako behar dituen giltza guztiak aldean eramaten ditu, giltzatako batean.

Tekla

Hedaduraz, giltza, tekla (Heg.) edo atzol[1] deritze hatzekin sakatuta ekintzaren bat egiten duten peza txikiei. Giltzak errenkadan edo multzoka bilduta daudenean, giltzadi, klabier (Ipar.) edo teklatu (Heg.) deritze. Horren adibide dira, adibidez, pianoaren teklatua edo ordenagailuetan hizkiak, zenbakiak eta beste ikur batzuk idazteko erabiltzen dena.

Erreferentziak

Kanpo-estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.