Gilgamex
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gilgamex[1] (sumerreraz: πππ¦, GilgameΕ‘, hasiera batean, Bilgamex πππ΅π©) Urukeko errege bat zen, Mesopotamian, K.a. 2800 eta 2500 artean bizi izan zena.[2] Gilgamexen epopeiako pertsonaia nagusia da, literaturaren historiako lehen lan handitzat hartzen den poema.[3]
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Gilgamex | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Uruk, ? |
Heriotza | Uruk, ? ( urte) |
Familia | |
Aita | Lugalbanda |
Ama | Ninsun |
Seme-alabak | |
Jarduerak |
Itxi
Epopeian Gilgamex erdijainko bat edo super-gizon bat da indar nagusia duena Urukeko harresia eraikitzeko bere jendea babesteko eta Utnapishtim jakintsuarekin elkartzeko bidaia egin zuen. Sumerreko Erregeen Zerrendaren arabera Gilgamexek hirian agindu zuen 126 urtez. Tummal Inskripzioan Gilgamexek eta bere seme Ur-Nungalek Ninlilen santutegia berregin zuen Tummalen, Nippurreko hiriko auzo sakratuan.