From Wikipedia, the free encyclopedia
Gilen Ockham edo Gilen Ockham-ekoa[1] (ingelesez: William of Ockham; 1280/1288 - 1349), garaikideen artean Venerabilis Inceptor, Doctor invincibilis eta Princeps nominalium ere deitua, fraide frantziskotarra eta filosofo eskolastiko ingelesa izan zen, Ockham herrikoa, Ingalaterrako Surreykoa. Eskolastikaren azken figura nabarmena izan zen, eta nominalismoaren filosofo handiena. Ezaguna da Ockhamen labana delako bere printzipio filosofikoagatik.
Gilen Ockhamekoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Guilelmus Occhamus, William of Ockham |
Jaiotza | Ockham (Surrey), ezezaguna |
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma |
Heriotza | Munich, 1349ko apirilaren 9a ( urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Merton College (en) Oxfordeko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | latina |
Irakaslea(k) | Joan Duns Eskoto Henry of Harclay (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, teologoa, logikaria, fisikaria eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | |
Influentziak | Aristoteles, Tomas Akinokoa eta Anselmo Canterburykoa |
Mugimendua | nominalismoa Eskolastika |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Frantziskotarren Ordena |
Oso gazterik sartu zen Ordena Frantziskotarrean eta lehenbizi Londresko komentu frantziskotar batean eta gero Oxfordeko Unibertsitatean hezi omen zen, baina ikasketak ez zituen bukatu. Hori dela eta Venerabilis Inceptor Hasiberri Agurgarria ezizena jarri zioten.
Garai horretan egin zuen lana eztabaidagarri bihurtu zen. Tradizioak dio Joan XXII.a aita santuak 1324 urtean Avignonera joateko deitu ziola heresia egotzita, eta horren ondorioz lau urte etxean atxilotuta eman zituela bere idatziak eta irakaspenak ikertzen zituzten bitartean. Beste bertsio batek, ordea, bestelakoa dio; hau da, Avignonera bidali zutela 1324an filosofia irakastera bertako frantziskotar eskola famatuan eta horrek eragin zizkiola etsaiak irakaskideen artean, batez ere Tomas Akinokoaren jarraitzaileak. Baliteke horietakoren batek heresiak irakasten zituela egoztea; Oxfordeko Unibertsitateko errektore John Lutterell jotzen da horien eragile nagusitzat. Nolanahi ere, badirudi zinez 1327an deitu ziola Aita Santuak aditu batzorde baten aurrean aurkeztutako salaketei erantzuteko, baina horrek ez omen zion inongo etxeko atxiloketarik eragin ezta aita santuak epairik adierazi ere. 1327an bertan frantziskotarren ministro nagusi Michele Cesenakoari deitu zioten Avignonera ager zedin heresia salaketei erantzuteko eta hark pobrezia apostolikoari buruzko argudioak aztertzeko eskatu zion Ockhami, frantziskotarrentzat ezinbesteko doktrina baitzen, ez, ordea, aita santuarentzat eta dominikoentzat, zalantzan ez ezik heresiatzat ere jotzen baitzuten. Gilenen azterketaren emaitzek zioten Joan XXII.a aita santua herejea zela. Ondoren, 1328an espetxe edo heriotza zigorraren beldurrez, Ockhamek, Cesenak eta beste hainbat jarraitzailek ihes egin zuten Avignonetik eta Luis IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren gortean errefuxiatu ziren, hura ere gatazkan baitzegoen aita santuarekin.
Gilen Ockhamgoa eskumikatu egin zuten Avignondik alde egiteagatik baina ofizialki ez zuten sekula kondenatu bere filosofia. Handik aurrera bere bizitzako zatirik handiena gai politikoez idatzi zuen, baita autoritateaz eta botere mundutarraz eta espiritualaz ere. Michele Cesenakoa hildakoan, frantziskotar talde disidente txiki baten buru bihurtu zen Luis IV.aren gortean. 1349ko apirilaren 9an hil zen Municheko frantziskotarren komentuan, izurri beltzak jota segur aski. 1359an Inozentzio VI.ak ofizialki lehengoratu zuen.
Eskolastikan Ockhamek erreformaren alde egin zuen bai metodoan bai edukian, beti ere sinplifikazioa helburu. Ockhamek aurreko zenbait teologoren lan ugari txertatu zituen bere lanetan, John Duns Scotusena batez ere. Scotusengandik jaso zituen haren ikuspegia jainkoaren guztiahaltasunaz, grazia eta justifikazioaren ikuspegia, eta epistemologia eta sineste etikoak. Hala ere, Scotusen aurka jo zuen zenbait arlotan: predestinazioa, penitentzia, unibertsalen ulertzea, "ex parte rei" (sortutako gauzei aplikatutakoa) bereizketa, neurritasuna.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.