![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/38/Gilbert-Newton-Lewis.jpg/640px-Gilbert-Newton-Lewis.jpg&w=640&q=50)
Gilbert N. Lewis
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gilbert Newton Lewis FRS[1] (Weymouth, 1875eko urriaren 23a edo 25a – Berkeley, 1946ko martxoaren 23a)[2][3][4] kimikari fisiko estatubatuarra izan zen, Berkeleyko Kaliforniako Unibertsitateko Kimikako dekanoa zen.[5][6][7] Lewis ezaguna bilakatu zen lotura kobalenteen aurkikuntzagatik eta elektroi bikoteen kontzeptuagatik. Horrez gain, balentzia loturen kontzpetuan aurrerapen handiak egin eta egungo kimika modernoaren teorietan eragina izan zuen; gainera, termodinamikako, fotokimikako, isotopoen banaketako eta izaera kimikoetako (azido eta base) alorretan lan egin zuen.[8][9]
41 aldiz nominatua izan zen arren, Lewisek ez zuen inoiz Kimikako Nobel Saria irabazi, kontrobertsia nagusia bilakatuz.[10][11][12][13] Halaber, Nobel Saridun asko irakatsi eta aholkatu zituen Berkeleyn, beseak beste, Harold Urey (1934 Nobel Prize), William F. Giauque (1949 Nobel Prize), Glenn T. Seaborg (1951 Nobel Prize), Willard Libby (1960 Nobel Prize), Melvin Calvin (1961 Nobel Prize) etb., Berkeley kimikako zentro garrantzitsuenetakoa bilakatu zen mundu mailan.[14][15][16][17][18]