Gesta kantak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gesta kantak Erdi Aroko Europa mendebaldeko kanta epikoak dira. Ahoz aho trasmititzen ziren. Edukien aldetik, iraganeko gerra ekintza loriatsuei eta gertaera harrigarriei buruzkoak ziren, baina kondairak eta legendak nahastuz.[1] Soziologikoki, atzean noblezia eta aristokrazia feudala zeuden, haien jatorriaren irudi heroikoa zabaltzeko asmoz. Poema hauen heroiek noble horien ispilu izan nahi dute eta, ondorioz, nobleak ziren poema horien lehenengo hartzaileak nahiz eta, denboraren poderioz, herri tradizioa bihurtu eta jende xehe artean zabaldu.