Gernikako bonbardaketa
Espainiako Gerra Zibileko Gernika herriaren kontrako aire erasoa / From Wikipedia, the free encyclopedia
Gernikako bonbardaketa 1937ko apirilaren 26an Gerra Zibilean Gernika hiriak (Bizkaia) pairatutako hegazkin-erasoa izan zen. Erasoak zibilak sarraskitu zituen, eta hiria suntsitu: eraikinen % 1 baizik ez zen zutik geratu. Luftwaffe naziaren Kondor Legioa eta italiar faxisten Aviazione Legionariako hegazkinak izan ziren erasotzaileak. Operation Rügen (euskaraz: "Rügen operazioa") izenekoan, hildakoak, azken ikerketen arabera, 2000tik gora izan ziren,[1] kopuru askoz txikiagoak ere eman izan diren arren:[2] 126 herritar.
Gernikako bonbardaketa | |||
---|---|---|---|
Gerra Zibila | |||
Euskal Herriko frontea | |||
Gernikaren hondarrak | |||
Data | 1937ko apirilaren 26a | ||
Lekua | Gernika-Lumo (Bizkaia) | ||
Koordenatuak | 43°19′N 2°40′W | ||
Emaitza | Hiriaren suntsipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Mendebaldeko herrialdeen begietara, Gernikakoa Luftwaffek egin zezakeen terrore bonbardaketaren adibidea izan zen, eta halako ekintzak egiteko prestatuta zegoelako froga zen.[3] Bonbardaketa Pablo Picassoren gerraren aurkako margolan famatuaren gaia izan zen.