Georges-Garret museoa (frantsesez: Musée Georges-Garret) Arte Ederren eta Arkeologia museoa da, Frantzian, Vesouleko alde zaharrean, Saona Garaian. Ezaguna da bereziki erakusten dituen Jean-Léon Gérômeren laneei esker.

Datu azkarrak Kokapena, Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa ...
Georges-Garret museoa
Thumb
Kokapena
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoaUrban community of Vesoul
Frantziako udalerriVesoul
Koordenatuak47°38′N 6°08′E
Thumb
Historia eta erabilera
Irekiera1882
Bisitariak urtean3.647
Kontaktua
Telefonoatel:+33-3-84-76-51-54
    Itxi

    Historia

    Victor Jeanneney eta Jean Gigoux eskutik 1882an sortua, museoa arte ederrei eskaini zen hasiera batean. Lehenengo bildumak Annunciades komentuko kapera batean daude ikusgai. Museoa azkar garatu zen, batez ere margolarien eta eskualdeko biztanleen dohaintzei esker. 1938an, museoa udaletxeko eraikinetara eraman zen. Departamenduan egindako aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuei esker, arkeologia sail bat ireki zen 1964an. 1980ko hamarkadaren hasieran, museoa Ursulinetako komentu zaharrera lekualdatu zuten, eraikina berritu egin ondoren.[1] Gaur egun, museoak bi solairutan banatutako hamalau aretotan (9 arte-aretotan eta 5 arkeologia-aretotan) kokatutako ehunka lan ditu ikusgai.[2]

    Establezimenduak, bereziki, Vesoulgo Jean-Léon Gérôme margolari eta eskultorearen eta Saona Garaiko Eskolako (Dagnan-Bouveret, Muenier, Courtois, Prinet) artisten bilduma artistiko garrantzitsua erakusten du. Museoak "Musée de France" logotipoa darama.[3]

    Arkeologia

    Museoan eskualdean aurkitutako aztarna eta lan asko erakusten dira, Historiaurretik Erdi Arora.

    Iruditegia

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Wikiwand in your browser!

    Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

    Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

    Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.