From Wikipedia, the free encyclopedia
George Martin (Highbury, Londres, Ingalaterra, 1926ko urtarrilaren 3a - Swindon, Wiltshire, 2016ko martxoaren 8a) britainiar musikagile eta ekoizlea izan zen. Ospetsu egin zen The Beatles taldearekin egin zuen lanagatik. Bosgarren Beatlea deitua izan zen.[1]
George Martin | |
---|---|
(2006) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | George Henry Martin |
Jaiotza | Highbury, 1926ko urtarrilaren 3a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Coleshill (en) , 2016ko martxoaren 8a (90 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Guildhall School of Music and Drama (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | music arranger (en) , musikagilea, orkestra zuzendaria, soinu-ingeniaria, musikaria eta disko-ekoizlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | George Martin & His Orchestra Ray Cathode (en) |
Genero artistikoa | rock pop musika musika klasikoa |
Musika instrumentua | oboea pianoa |
Diskoetxea | EMI Parlophone (en) Apple Records (mul) Capitol Records United Artists Records Island Records Manticore Atlantic Records Warner Music Group Canadian-American Records (en) |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Royal Navy |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
George Martin Londresen hazi zen eta bere kasa ikasi zuen pianoa jotzen. 1943an gudarostean sartu zen eta Bigarren Mundu Gerran parte hartu ondoren piano eta oboeko ikasketak egin zituen. 1950ean EMIn hasi zen lanean, diskoetxe haren Parlophone sailean. 1955ean saileko zuzendari izendatu zuten. Lehenengo arrakasta 1960an lortu zuen, Adam Faith musikagilearen eskutik.
1962an, eta Brian Epsteinen bidez, The Beatles taldea ezagutu zuen eta haien disko bat kaleratu zuen, Love Me Do, berak produzitua. Hurrengo diskoetan nabarmen agertu zituen sorkuntzarako zituen dohainak, adibidez Rubber Soul, Revolver eta Sargent Pepper's Lonely Hearts Club Band diskoetan. Hala, The Beatles taldearekin 1962tik taldea desegin zen arte egindako lanagatik da, batez ere, ospetsua. Bi Grammy irabazi zituen Sargent Pepper´s Lonely Hearts Club Band diskoarekin, ekoizle gisa, 1967an; gaur arte hogei aldiz baino gehiago izendatu dute sariketa horretan.
1970ean The Beatles desegin zenean Paul McCartney eta Ringo Starrekin lan egin zuen, eta beste artista handi batzuen diskoak ere grabatu ditu, Jeff Beckenak adibidez. Bestalde, zinemarako soinu bandak idatzi eta interpretatu ditu. Disko instrumentalak eta bertsioak ere kaleratu ditu, eta The Beatles taldea desegin zenetik, Martin izan zen haien diskoen berrargitalpen guztien arduraduna.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.