2020ko maiatzaren 25ean George Floyd izeneko gizon afroamerikarra Powderhorn (Minneapolis, Minnesota, Estatu Batuak) auzunean eraila izan zen Derek Chauvin estatubatuar polizia agentearen eskutik, Floyd atxilotu nahian zebiltzala aipatutako polizia eta beste hiru. Erailketak protesta handiak sortu zituen hasieran AEBetan eta gero mundu osoan hurrengo egunetan zehar, xenofobia, arrazakeria eta poliziaren gehiegikeriak salatzea helburu zutenak.

Datu azkarrak Mota, Data ...
George Floyden hilketa
Thumb
Thumb
Motaerailketa
Poliziaren gehiegikeria Ameriketako Estatu Batuetan
Data2020ko maiatzaren 25a
KokalekuPowderhorn
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
KausaPoliziaren gehiegikeria
Honen ondorioaGeorge Floyd protests (en) Itzuli
2020 case against Derek Chauvin (en) Itzuli
Eulogy of Al Sharpton at the George Floyd Funeral (en) Itzuli
BiktimaGeorge Floyd (giza hilketaren biktima)
Pertsona hilak1
Pertsona zaurituak0
ErantzuleDerek Chauvin (en) Itzuli (polizia, gizahiltzaile)
Hashtag#GeorgeFloyd, #Icantbreathe eta #Sayhisname
Itxi

Gizon afroamerikarra itota hil zen. Polizia zuriak eskuburdinak jarri zizkion, bide-zoruaren kontra etzanarazi zuen eta bertan bere belauna atxilotuaren lepoaren aurka estutu zuen zortzi minutu eta berrogeita sei segundotan zehar,[1][2] azken hiru minututan atxilotuak konortea galduta eduki bazuen ere.[3][4][5] Thomas Lane eta J. Alexander Kueng polizia-ofizialek atxilotua eusten lagundu zuten eta Tou Thao poliziak hurbiletik ikusi zuen gertakaria, ezer egin barik. Gertakari osoa telefono mugikor batekin grabatu zuen lekuko batek.[6] Lau polizia agenteak biharamunean kaleratuak izan ziren.[7]

Lurrean zegoen bitartean Floydek behin eta berriz errepikatu zuen ezin zuela arnasa hartu ("I can't breath"), esaldi hau bera izan zen Eric Garnerrek esan zuena Poliziak itota hil zuenean 2014an, horregatik bi kasuak konparatu dira.[8][6]

FBIk gertakarian eskubide zibilak urratu ziren jakiteko ikerketa federal bat abiarazi zuen, Minneapoliseko Polizia Sailak hala aginduta. Gainera, Minnesotako Atxiloketa Kriminalaren Bulegoak Minnesotako estatutuak urratu ote ziren ikertu zuen.[1]

George Floyden hilketa salatzeko abiarazi ziren manifestazioak hasieran baketsuak izan ziren, baina ondoren polizia-esparru eraso zitzaion. Hortik aurrera AutoZone bati eta Wendy's jatetxe bati su eman zitzaien, arpilatuak izan ondoren.[9] Denborak aurrera egin ahala hilketa gertatu zen inguruko zenbait dendari eraso zitzaien eta poliziak gas negar-eragileak eta gomazko balak jaurtiz erantzun zuen.[10][11]

Gertakariko norbanakoak

George Floyd

George Floyd berrogeita sei urteko gizon estatubatuar bat zen, Houstonen jaioa, Texasen.[2] Yateseko Goi Mailako Eskolan ikasle izan zen eta 1993an graduatu zen.[12] Floyd Stephen Jackson saskibaloi jokalari ospetsu erretiratuaren laguna izan zen, zeina Texasen ezagutu zuen.[13] Floyd Minnesotako St. Louis Parken bizi zen eta Minneapolisen jatetxe bateko segurtasun zaindari gisa egin zuen lan bost urtez.[14] COVID-19 pandemiaren ondorioz lana galdu zuen hil baino egun batzuk lehenago.[15] Gianna izeneko alaba bat ere bazuen.[16]

Polizia agenteak

Derek Chauvin

Derek Chauvin, 44 urteko gizona, Floyd atxilotu eta lepoan belauna ezarriz ito zuen polizia izan zen.[17] 2001ean hasi zen Minneapoliseko Polizia Sailean lanean.[17] Bere erregistroan hemezortzi kexa zituen eta horien artetik bitan Sailak esku hartu zuen, besteak beste, kexak errepresioa egin izanaren ondoriozkoak zirelako. Hiru tiroketetan parte hartu zuen eta horietatik batean hildakoak izan ziren.[18][19] Hilketa egin eta handik gutxira, maiatzaren 29an, Chauvin atxilotua izan zen, hirugarren mailako hilketa eta ez-borondatezko hilketa leporatuta.[19][20]

Tou Thao

Toy Thao 2009an hasi zen ikasten polizia-akademian eta 2012an jardun osoko lana eskuratu zuen. 2019an polizia gehiegikeriengatik salatua izan zen, baina epaitegitik kanpo konpondu zen arazoa hogeita bost mila dolarren truke.[17]

Besteak

Beste bi ofizialak, Thomas Lane eta J. Alexander Kueng, maiatzaren 27an kaleratu ziren.[1] Ez zituzten aurretiazko kexarik.

Ondorioak

George Floyd-en heriotza eragin zuen operatiboan parte hartu zuten lau poliziak kaleratuak izan ziren biharamunean. Belaunarekin itota Floyd hil zuen Derek Chauvin polizia-agentea maiatzaren 29an atxilotu zuten eta hirugarren graduko hilketa eta arduragabekeriazko homizidioa egotzi zioten.[21]

Protestak

Komunitatearen haserrearen ondorioz, Chicago etorbideko autobus geltokia, Floyden heriotzaren tokia zena, monumentu inprobisatu bihurtu zen maiatzaren 26an zehar, Black Lives Matter mugimenduari erreferentzia egiten zioten kartel eta oroigarriekin.[22] Hilketak protesta ugari sortu zituen AEB osoan zehar eta ondorengo egunetan milaka pertsona irten ziren kalera.[23][24]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.