Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Georg Theodor Franz Artur Heym (Hirschberg, 1887ko urriaren 30a - Gatow, 1912ko urtarrilaren 16a) alemaniar olerkari espresionista izan zen.
Georg Heym | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jelenia Góra, 1887ko urriaren 30a |
Herrialdea | Prusiako Erresuma |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Gatow (en) , 1912ko urtarrilaren 16a (24 urte) |
Hobiratze lekua | Luisenfriedhof III (en) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: itotzea |
Familia | |
Bikotekidea(k) | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Altes Gymnasium Neuruppin (en) Würzburgeko Unibertsitatea (1907ko maiatza - : legal science (en) Berlingo Humboldt Unibertsitatea (1908ko azaroa - Jenako Unibertsitatea (1910eko maiatza - |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, eleberrigilea, antzerkigilea eta legelari-poeta |
Lantokia(k) | Jelenia Góra Würzburg Jena eta Berlin |
Lan nabarmenak | |
Kidetza | Corps Rhenania Würzburg (en) |
Gaztetatik errebeldea izan zen konbentzio sozialen aurrean. Familia 1900ean aldatu zen Silesia Beheretik Berlinera eta Georg hainbat ikastetxetan egon zen egokitzerik lortu ez zuelako. Orduan, arrakastaren bat lortzeko, olerkigintza idazten hasi zen. Graduatu ondoren Würzburgera joan zen zuzenbidea ikastera eta antzezlan batzuk idatzi zituen.
1910ean Der Neue Club sortu berrian sartu zen. Kurt Hiller, Jakob van Hoddis, Else Lasker-Schüler, Gottfried Benn eta Karl Kraus ziren Clubeko beste kide batzuk. Guztiek errebolta zentzua zuten kultura garaikidearen aurrean, eta aldaketa politiko eta estetikoak nahi zituzten. 1911ko urtarrilean argitaratu zen Heym-en lehen poesia liburua.
1912ko urtarrilaren 16an, Heym bere lagun Ernst Balkerekin Havel ibai izoztuan patinatzera joan zen, eta ez ziren inoiz itzuli. Haren gorpuak aurkitu zituzten zenbait egun geroago. Ernst ibai izoztura erori zen eta Georg ere erori zen bere laguna erreskatatzen saiatzean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.