Geneen transferentzia horizontala
From Wikipedia, the free encyclopedia
Geneen transferentzia horizontala (GTH), (edo laterala) izaki bizidun batek bere ondorengoa ez den beste bati material genetikoa ematen dion edozein prozesu da; hau da, ugalketari lotua ez dagoen prozesua da (ugalketari lotutako gene trukaketari geneen trasferentzia bertikala deritzo). Mekanismo honek espezie bereko edo ezberdineko bi organismoren arteko material genetikoaren transferentzia baimentzen du.
Geneen transferentzia horizontala hainbat mekanismoren bidez gerta daiteke: Birusek hau egin dezakete transdukzioa erabilita[1]. Bakteriek beste bakteria hil batzuen geneak barne har ditzakete transformazioa erabilita edo bizirik daudenekin konjugazioa erabilita.[2]
Bakterioek duten antibiotikoekiko erresistentzia mekanismo honen bitartez igarotzen dela ikusi da.[3] Aurkikuntza ezberdinek diote GTHa ere izaki prokariota eta eukarioten eboluzioan paper garrantzitsua jokatu duela.[4][5]