From Wikipedia, the free encyclopedia
Gebhard Leberecht von Blücher, Fürst von Wahlstatt (Rostock, 1742ko abenduaren 21a - Krieblowitz, 1819ko irailaren 12) prusiar mariskala izan zen.
Gebhard Leberecht von Blücher | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Rostock, 1742ko abenduaren 16a | ||
Herrialdea | Prusiako Erresuma Suedia | ||
Heriotza | Krobielowice (en) , 1819ko irailaren 12a (76 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Christian Friedrich von Blücher | ||
Ama | Dorothea Maria von Zülow | ||
Ezkontidea(k) | Karoline Amalie von Mehling (en) Katharina Amalie von Blücher (en) (1795eko uztailaren 19a - 1819ko irailaren 12a) | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ofizierra, nekazaria eta buruzagi militarra | ||
Lantokia(k) | Rostock eta Münster | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Academy of Science for Public Utility (en) | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Prussian Army (en) | ||
Gradua | general field marshal (en) | ||
Parte hartutako gatazkak | Zazpi Urteko Gerra Napoleondar Gerrak Pomeranian War (en) | ||
Bere ibilbide militarra husar bezala hasi zuen Suediako armadan. Prusiarrek harrapatu zuten 1760an eta Zazpi Urteko Gerran zehar, orusiar armadan zerbitzatu zuen. 1783an Frederiko II.a Handia erregeak dimititzera behartu zuen, insubordinazioagatik, eta Blücherrek nekazari izateari ekin zion. Frederiko 1786an hil ondoren, Blücherrek armadara itzuli ahal izan zuen.
Frantziako Iraultzako Gerretan lortutako arrakasten ondorioz, komandante jeneral mailara igo zuten. 1801ean teniente jeneral mailara igo zen eta 1806an prusiar zalditeriaren buruzagia izan zen Napoleondar Gerretan.
1813an, 71 urterekin, Napoleonen aurka borrokatu zen berriro. Prusiako lurreko indar guztien buruzagi izendatu zuten eta Lützen, Bautzengo eta Katzbacheko guduetan esku hartu zuen. Silesiako prusiar armadaren buru izan zen Nazioen guduan, non Napoleonek porrot erabakigarria jasan zuen.
1815ean Blücherrek bere armada koordinatu zuen Wellingtongo dukeak zuzendutako armada aliatuarekin. Lignyko guduan larriki zauritu zuten 1815eko ekainaren 16an. Sendatzea lortu ondoren, bi egun geroago Waterlooko guduan esku hartu zuen, non bere esku-hartzea erabakigarria izan zen garaipenerako.
Wahlstatteko kondea ("Graf") eta ondoren Wahlstatteko printze subiranoa ("Fürst") izan zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.