Gaztelaniaren aurretiko errioxera
From Wikipedia, the free encyclopedia
Errioxera Erdi Aroan Errioxan eta egungo Soriako probintziaren iparraldean mintzatzen zen nafar-aragoieraren aldaera edo dialektoa izan zen[1]. Berez ez zegoen nafarrera, errioxera eta aragoiera arteko banaketarik. Hala ere, bakoitzak bere historia linguistika bereizia du, eskualde bakoitzak bere historia politika bereizia duelako. Idazteko era ezberdinak ere bazituzten.
Datu azkarrak Errioxera, Datu orokorrak ...
Errioxera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Gaur egun inon ez. Antzina Nafarroako Erresuman mintzatzen zen. |
Eskualdea | Errioxa eta egungo Soriako probintziaren iparraldea |
Araugilea | Arautu gabea |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza ibero-erromantzeak nafar-aragoiera | |
Hizkuntza kodeak |
Itxi
Aldaera honen lekuko nagusia X. mendeko Emilianotar glosak dira, nafar-aragoieraren feito, muito, get (ye), eta beste hainbat hitzak dituztenak. XI. eta XII. mendeen artean Errioxa gaztelaniara egokitu zen eta nolabaiteko hizkuntza mistoa erabili zuen. Adibidez Anguianoko Valvanerako monasterioaren bildumaren orduko agirietan lo artikulua erabiltzen zuten.