Gay nauzu 1999ko martxoan Iñigo Lamarcak plazaratutako liburua da. Liburua aitortza ez ezik, homosexualitatea normaltasun osoz bizitzeko eskubidearen aldarria izan zen. Liburua arrakasta izan zuen zeren eta urte berean berrargitaratu izan baitzen. Gaztelanieraz eta katalanez 2009an argitaratu zen.[1]
Gay nauzu | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Iñigo Lamarca |
Argitaratze-data | 1999 |
Izenburua | Gay nauzu |
Argitaletxea | Alberdania |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Argumentu nagusia | homosexualitatea |
Edukia
Liburuak Lamarkaren haurtzaroko eta gaztaroko gertaerak biltzen ditu, bere armairutik ateratzeko prozesua eta ibilbidea azaltzeko, nolabait, kolektiboaren erreibindikazioaz. Lamarcak bere bizitza du kontagai, denboraren aldetik muga argi batzuk jarri dituelarik. Hamar urte zituenetik, hogeita hamar urte bete arte, hau da, homosexualitatea bere baitan sentitzen hasi zenetik, bikote-harreman iraunkor bat hastea lortu zuen arte.[2]
Bibliografia
- Iñigo Lamarka (1999): Gay nauzu, Zerberri bilduma, Alberdania argitaletxea, 96 or. ISBN: 978-84-88669-74-2.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.