From Wikipedia, the free encyclopedia
Gattopardo (italieraz: Il Gattopardo) Giuseppe Tomasi di Lampedusak 1954 eta 1957ren artean idatzitako eleberria da. Idazlea hil eta gero argitaratu zen. Hil baino urte bat lehenago Einaudi eta Mondadori argitaletxeetara bidali zuen eleberria Lampedusak, baina haiek uko egin zioten argitaratzeari. Azkenean, idazlea hil ondoren, Giangiacomo Feltrinelli Editore argitaletxeak argitaratu zuen, Giorgio Bassaniren aitzin-solasarekin. 1963an Luchino Viscontik zinemarako egokitu zuen, izenburu berarekin (Il Gattopardo).
Gattopardo | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Giuseppe Tomasi di Lampedusa (1958) |
Argitaratze-data | 1958 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Il Gattopardo |
Argitaletxea | Feltrinelli (en) |
Herrialdea | Italia |
OCLC | 312310 |
Euskaraz | |
Izenburua | Gattopardo |
Itzultzailea | Koldo Biguri |
Argitaratze-data | 1995 |
Bilduma | Literatura Unibertsala |
Orrialdeak | 261 |
ISBN | 8479925884 |
Gattopardo liburuak Salinako Printzea zen Fabrizio Corberaren eta bere familiaren bizitza azaltzen du, 1860 eta 1910ren artean. Istorioaren zatirik handiena Palermon eta Donnafugatta herri asmatuan gertatzen da. Istorioaren hasieran Giuseppe Garibaldi eta bere mila "alkandoragorri" Siziliako Marsalan lehorreratu ziren (1860ko maiatzaren 11n) Italiaren Bateratzea lortzeko asmoz. Bi Sizilietako Erresuma desagertu egin zen Garibaldiren jarduera horrekin. Gattopardo hitzak serbal animalia esan nahi du italieraz. Izan ere, Salinatarren armarrian animalia hori agertzen zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.