Antzinako grekoen eta erromatarren historia kulturalaren garaia, K.a. VIII. mendetik K.o. VI. mendera bitartean From Wikipedia, the free encyclopedia
Antzinate klasikoa Antzinaroko greziar-erromatar aroa deitzeko historiografian erabiltzen den izendapena da. Goi Antzinarotik Antzinaro Berantiarrera doan aldia barne hartzen du, eta Antzinako Grezia eta Antzinako Erromako zibilizazioak sortu, garatu eta eragin izan zuten Mediterraneoaren inguruko lurraldean jazo zen.
Antzinate klasikoaren iraupena K. a. VIII. mendetik K. o. V. mendea bitartean kokatu daiteke, greziar eta erromatar zibilizazioen aroan.
Homeroren poemak, lehen Olinpiar Jokoak (K. a. 776), Erromaren fundazio mitikoa (K. a. 753) eta kristautzea (K.o IV. mendea) edo Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorketa ( (K. o. 476).
Mundu klasikoaren kultura-ondareak Erdi Aroko "mende ilunak" gainditu zituen berriro indar hartu zuen arte. (K. o. 500-1000). Aro Modernoko zenbait unetan biziberritu zen, gaur egunera arte iritsiz:
Gaur egun, teorikoki, kultura eta tradizio klasikoarekiko hurbilketa berri bat egiteko aukera zabaltzen da, jarraitu beharreko eredu gisa ez ezik, produktu historiko gisa ere azter daitezkeenak, historikoki azal daitezkeen balio positibo eta negatiboekin, eta horien artean kultur ezagutza unibertsal baten zati gisa onar daitezkeen elementuak eta erabat arbuiagarriak diren beste batzuk bereizi ahal izango ditugu. Aristotelesek esklabotza naturalari buruz egiten dituen gogoetak, Atenasko demokrazia inperialista eta bere populazioko sektore garrantzitsuen baztertzaile baten ifrentzua, edo Virgilioren bertso horiek islatzen duten borondate inperialista, gure egungo sentiberatasunetik oso urrun daude, baina Antzinate greko-erromatarra izenez ezagutzen dugun errealitate historiko horren zati banaezina eta ukaezina dira. (Antonio Duplá)[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.