From Wikipedia, the free encyclopedia
Abereak edo azienda[1] —zenbait euskalkitan abrea[2], kabala edo ganadu[1]— janaria, zuntzak eta lana bezalako ondasunak ekoizteko gizakiak nekazaritza inguruneetan etxekotuta hazten dituen animaliak dira. Normalean, abereak irabaziak izateko hazten dira, abeltzaintzaren bidez, eta egun, lehen sektoreko jarduera nagusietako bat dira.
Abere hitzak latinezko habere ("ukan") forman du jatorria. Esanahi modernoan erromantze garaian agertu zen[3].
Hala ere, abere eta azienda hitzak lausoak dira eta oso esanahi hertsia edo zabalagoa eman dakieke. Ikuspuntu zabalagoaren arabera, gizakiak erabilera jakin bat emateko hazten duen animalia oro aberea da: ikuspuntu horretatik, animalia etxekotuak erdi-etxekotuak edo harrapatutako animalia basatiak dira. Adiera hertsiagoan, etxeko animaliak soilik dira, haragitarako hazten diren etxeko animaliak soilik edo, halaber, haragi gorria ekoizteko hazten diren etxeko animaliak soilik. Zenbait lekutan, abere hitza soilik zaldi aziendari dagokio.
Oro har, behiei abelgorri edo azienda gorri esaten zaie (bertako arraza gorriei, behintzat); ardiei, abelxuri edo azienda zuri; eta zaldi-behorrei (batzuetan, ahuntzei eta urdeei ere bai), abelbeltz edo azienda beltz[4][5], agian garai batean Euskal Herriko zaldi azienda nagusia pottokak zirelako.
Erronkarieraz zaldi-behorrei abregende esaten zitzaien; ardiei, ilagende; ahuntzei, bilagende; eta txerriei, txerrigende[6].
Behiei, astoei, zaldiei eta neurri bereko animaliei, abere larri esaten zaie[7], eta ardiei, ahuntzei eta urdeei, abere xehe (zenbait euskalkitan abeltxe edo giberri)[4][8]. Antzeko sailkapenak abere nagusiak eta abere txikiak bereizten ditu[9].
oilotarrak | behitarrak | arditarrak | urdetarrak | zalditarrak | ahunztarrak | astotarrak | |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Ohiko termino orokorra | oiloa, oilaskoa | abelgorria, behiak | abelxuria, ardiak, arresak | urdea,txerria | abelbeltza, zaldia, zamaria | ahuntza | astoa |
Ume hizkeran | kokoko, tita | mumu, bebe | be, me, ñoño | tilli, kuttu, kutxo | arri-arri, yoyo, llollo | miñiñi | jo-jo, atto |
Okela, orokorki | oilakia | gelia, behikia aratxekia | ardikia, bildoskia | txerrikia, urdakia, xingarra | zaldikia | ahunzkia | astakia |
Izen zientifikoa | Gallus gallus | Bos taurus | Ovis aries | Sus scrofa domesticus | Equus caballus | Capra aegagrus hyrcus | Equus (asinus) asinus |
Eme heldua | oiloa | behia | ardia | ahardia, urdemea, txerrama, makera | behorra | ahuntza | astama, astaina |
Ar heldua | oilarra | zezena | aharia | apoa, apotea, aketza, ordotsa | garainoa, almazaria | akerra | astarra |
Gaztea, orokorki | oilaskoa | txekorra, txahala | arkumea, bildotsa | txerrikumea, urdakumea, titi-txerria, esne-txerria | moxala, zaldiñoa | antxumea, auma, segaila, triska | astakoa, astañoa |
Eme gaztea | oilanda | aratxea, bigara, bigantxa, urrixa | arkaztea | urdanga, bargasta, aharkela, urrixa | behoka, pottoa, pottoka | axoa, abuxoa | astaña, astakila |
Ar gaztea | oilaskoa | idiskoa, zekorra, zezenkoa | aharikoa | urdekoa | zaldikoa | akerkoa, giberria | astakiloa |
Oso gaztea | txita | esne-txekorra | axuria | txerrikumea, urdakumea | zalkumea, moxala | ahuñea, pittika | astakumea |
Ar esterilizatua | kapoia | idia | zikiroa | azkaia, ordoxa | zamaria | aketoa, aketirena, akirina, gesteroa, iraskoa | berdatsa |
Abereen hazkuntzatik, gizakiak halako irabaziak eskuratze ditu[4]:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.