![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f8/Flag_of_Galicia-Lodomeria_%25281890%25E2%2580%25931918%2529.svg/langeu-640px-Flag_of_Galicia-Lodomeria_%25281890%25E2%2580%25931918%2529.svg.png&w=640&q=50)
Galitzia eta Lodomeriako Erresuma
From Wikipedia, the free encyclopedia
Galitzia eta Lodomeriako Erresuma, Galitzia edo Austriar Polonia, 1772an Bi Nazioen Errepublika zatitu zutenean habsburgotarren eskuetan geratu zen errege-eremua izan zen.[1] 1804 eta 1918 artean Austriar Inperioaren zati bat izan zen. 1867ko erreformen ondorioz, austriar koroaren agindupean poloniar lurralde autonomo bilakatu zen.
Datu azkarrak Galitzia eta Lodomeriako Erresuma Królestwo Galicji i LodomeriiKönigreich Galizien und LodomerienКоролівство Галичини та Володимирії, Geografia ...
Galitzia eta Lodomeriako Erresuma Królestwo Galicji i Lodomerii Königreich Galizien und Lodomerien Королівство Галичини та Володимирії | |||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1772 – 1918 | |||||||||||||||||
Monarkia | |||||||||||||||||
| |||||||||||||||||
![]() | |||||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||||
Hiriburua | Lemberg | ||||||||||||||||
Kultura | |||||||||||||||||
Hizkuntza(k) | |||||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||||
|
Itxi
- Artikulu hau Aro modernoko erresumari buruzkoa da; Erdi Aroko erresuma gaitzat duena beste hau da: «Galitzia–Voliniako Erresuma»
"Galitzia" Halytx toponimoaren latinizazioa da, Kieveko Rusaren barnean zegoena. "Lodomeria", berriz, Volodimir-Volinskyiren latinizazioa da. Andres II.a Hungariakoak eskualdea inbaditu zuenean, bere burua Galitzia eta Lodomeriako errege izendatu zuen.