Gales aberritzat duen nazionalismoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Galestar nazionalismoa (galesez: Cenedlaetholdeb Cymreig, ingelesez: Welsh nationalism) Galesko autodeterminazioa nahiz independentziaren aldeko politika mugimendu eta ideologia nazionalista bat da. Herrialde honetako kultura, historia eta gales hizkuntzari garrantzi handia ematen dio. Galesko nazionalismoaren barnean burujabetza soila eta Galesko Biltzar Nazionalaren eraketa nahiz Erresuma Batutik erabateko independentzia nahi dutenak daude.
Mugimendu politiko gisa XIX. mendean antolatu eta XX. mendean zehar zabaldu zen. Galesko nazionalismoaren alderdi nabarmenena Plaid Cymru alderdia da (1925ean sortua), aldiz politikari ezagunenak William Ambrose Bebb, Saunders Lewis, Gwynfor Evans, Dafydd Iwan, Ieuan Wyn Jones eta Dafydd Wigley izan dira.
Erresuma Batuaren beste nazionalismoen aldean (Eskoziakoa, Ipar-Irlandakoa...) Galesko nazionalismoak berebiziko garrantzia eman ohi dio berezko hizkuntzari. Aldarrikapen politikoak egin aurretik, XX. mendearen hasieran aldarrikapen linguistikoak egin zituzten lehenengo abertzale galestarrek.
1997an Galesek autonomia politikoa eta berezko Parlamentua (Galesko Biltzar Nazionala) eskuratu zuen britaniar gobernutik, Eskoziarekin batera. Plaid Cymru alderdi abertzalez gain, Galesko alderdi laboristak ere autonomiaren aldeko eskaera egin zuen.
Galesko abertzaletasunaren indarra, bertako Parlamentuan, %20 ingurukoa da (2021ean) [1]. Plaid Cymru alderdi abertzaleak Gales mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko eskualde galesdunetan eskuratu ohi ditu emaitzarik onenak. Plaid Cymru da Galesko alderdi abertzale nagusi eta hegemonikoa, eta berarekin batera herri-mugimendu abertzale nagusia Cymdeithas yr Iaith Gymraeg (Gales Hizkuntzaren Elkartea) da, hizkuntzaren aldeko presio-taldea.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.