From Wikipedia, the free encyclopedia
Galesko printzea 1301etik britainiar monarkiaren oinordekoari ematen zaion titulua. Ohitura hau Eduardo I.a Ingalaterrakoak sortu zuen 1301ean, Ingalaterrak Gales mendean hartu, eta haren seme Eduardo printzea (gero Eduardo II.a Ingalaterrakoa) Galesko printzea izendatu zuenean.
Gaur egun, titulu hau Karlos Galeskoak du, Elisabet II.a Erresuma Batukoaaren semea. Kornualleseko dukea eta Rothesayeko dukea tituluak tronuaren oinordekoak jaiotzean edo tronua hartzean bereganatzen ditu. Aldiz, Galesko printzea titulua ematea ala ez erregearen borondatean datza.
Galesko printzearen lema Ich dien da (Nik zerbitzatu alemanez). Ohituraren arabera, Galesko printzea Westminster jauregian izendatzen da, nahiz eta azken bi kasuetan Caernarfon gazteluan izendatu zen: 1911. urtean Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa, eta 1969. urtean Karlos Galeskoa.
Karlos Galeskoa Galesko printzea titulua daraman 20. printzea da:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.