Buruko gaitz
From Wikipedia, the free encyclopedia
Buruko gaitza pentsamenduan, sentimenduetan, errealitatearen pertzepzioan eta portaeran joera anormaletan adierazten den gaixotasuna da. Anomalia hauek erreferentziatzat hartutako gizarte taldearekiko baloratzen dira. Gaitzak, behin behinekoak edo iraunkorrak izan daitezke (kronikoak). Besteekin erlazionatzeko eta egunero funtzionatzeko gaitasunari eragin diezaioketenak.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Datu azkarrak Deskribapena, Mota ...
Buruko gaitz | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | eritasuna |
Espezialitatea | Psikiatria, Psikologia klinikoa psikoterapia |
Arrazoia(k) | causes of mental disorders (en) |
Sortzen du | suizidioa, kaltea, heriotza somatic disease (en) |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | Neuroleptiko, mood stabilizer (en) , antidepresibo, Antsiolitiko eta tranquilizer (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | F99 |
GNS-9-MK | V11.9, 298.8 eta 290-299.99 |
GNS-10 | F99 |
DiseasesDB | 28852 |
MeSH | D001523 |
Disease Ontology ID | DOID:150 |
Itxi
Gaitz hauek ez dute jatorri edo arrazoi bakarra, izan ere, faktore biologiko, sozial eta psikologikoen arteko elkarrekintzaren ondorio izan daitezke. Hala ere, sarritan, azpian dagoen kausa organiko bat identifikatu eta tratatu daiteke. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera (OME), lau pertsonatik batek gaixotasun mentala izango du bizitzan zehar.