![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/fb/Bust_of_Marius_%2528GL_319%2529_-_Glyptothek_-_Munich_-_Germany_2017.jpg/640px-Bust_of_Marius_%2528GL_319%2529_-_Glyptothek_-_Munich_-_Germany_2017.jpg&w=640&q=50)
Gaio Mario
Erromatar jenerala eta estatu-gizona / From Wikipedia, the free encyclopedia
Gaio[oh 1] Mario (latinez: Gaius Marius; K.a. 157 — K.a. 86) Antzinako Erromako Errepublika garaiko estatu-gizon izan zen. Zazpi aldiz izendatu zuten kontsul[oh 2] eta, batez ere, Erromako armada zaharberritzeagatik da ezaguna. Izan ere, Erromako herritarrak ez zirenak ere errekrutatzea baimendu eta kohorteetan banatu zuen legioen osaketa.
Gaio Mario | |||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||
ezezaguna - K.a. 86
ezezaguna -
K.a. 119 - K.a. 119
K.a. 115 - K.a. 114
K.a. 115 - K.a. 115
K.a. 107 - K.a. 107
K.a. 106 - K.a. 105
K.a. 104 - K.a. 104
K.a. 103 - K.a. 103
K.a. 102 - K.a. 102
K.a. 101 - K.a. 101
K.a. 100 - K.a. 100
K.a. 97 - K.a. 86
K.a. 86 - K.a. 86 | |||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Arpino, K.a. 157 | ||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Erroma, K.a. 86 (70/71 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||
Aita | Gaius Marius | ||||||||||||||||||||||||||||
Ama | Fulcinia | ||||||||||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Julia Maria | ||||||||||||||||||||||||||||
Seme-alabak | |||||||||||||||||||||||||||||
Anai-arrebak | |||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | Ancient Roman priest (en) ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||
Lantokia(k) | Antzinako Erroma | ||||||||||||||||||||||||||||
Kidetza | Populares | ||||||||||||||||||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||||||||||||||||||
Adar militarra | Erromatar armada | ||||||||||||||||||||||||||||
Gradua | Tribuno militar legatus legionis (en) ![]() |
Armadako jeneral eta politikaria, K.a. II. mendeko azken hamarkadan eta K.a. I. mendeko lehenengoetan Erromatar Errepublikaren bilakaera historikoan funtsezko parte-hartzea izan zuen. Zazpi kontsulatu hartu izanak, ordura arte inork lortu ez zuenak, izan zuen garrantziaren ideia ematen du. Plutarkoren arabera (Bizitza Paraleloak, Mario, 3, 2), bere lehen kanpaina militarra zeltiberiarren aurkakoa izan zen, Eszipion Afrikarraren agindupean, Numantziako setioan (K.a. 133). K.a. 119an, Caecilius Metellus-en[oh 3] laguntzaz, plebearen tribuno izatea lortu zuen (ibid., 4, 1)[1].