Irundar eskultorea From Wikipedia, the free encyclopedia
Gabriel Narzabal Gonzalez (Irun, 1954) eskultore gipuzkoarra da. Bi urtez irabazi zituen Gipuzkoako Artista Hasiberrien Lehiaketan eta 1982an erakusketa bat antolatu zuen Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintzialaren aretoan.[1]
Gabriel Narzabal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1954 (69/70 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Bidasoa ibaiko Oxin-Biribil bidegorrian dagoen Laiak eskultura Gabriel Narzabalena da. Irungo Udalak eskatuta, 1984an egin zuen Corten altzairuan, 4,5 metroko altuera eta 9,6 tonako pisuarekin.[2] Urte hartan Irungo kaleetan eskultura-baliabide garaikideak oso gutxi ziren, hiru hauek bakarrik: José Luis Zumetaren Horma-irudia, Oteitzaren Hilarria Nazioarteko Zubian, eta Nestor Basterretxearen Iturria besterik ez ziren. Irungo Udalaren Kultur Kontseiluak aurrekontu-partida bat onartu zuen kalean artea sustatzeko eta eskultura egiteko. Urtarrilean, Irungo Udalak eskultura-erakusketa bat antolatu zuen. Gabriel Narzabalek bere “Laiak” zirriborroa aurkeztu zuen. Narzabal oso erreferentzia onekin joaten zen erakusketara, bi aldiz lortuta baitzuen lehen eskultura-saria Gipuzkoako Artista Hasiberrien Lehiaketan.
Anaka 1881 kultur elkarteak banaten duen sariarekin entregatzen den Soroxarta eskultura ere Narzabalena da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.