Gabarderal
Zangozako kontzejua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Zangozako kontzejua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Gabarderal[1][lower-alpha 1] Zangoza udalerriko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Zangozerria eskualdean.
Gabarderal | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Gabarderalgo parkea eta Santa Olaia eliza | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Zangozerria |
Udalerria | Zangoza |
Administrazioa | |
Mota | kontzeju |
Izen ofiziala | Gabarderal |
Burua (2019-2023) | Javier Alaman Arana (kontzejuburua) |
Posta kodea | 31409 |
Herritarra | gabarderaldar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°32′32″N 1°17′53″W |
Garaiera | 429 metro |
Distantzia | 50,9 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 131 (2021) |
Datu gehigarriak | |
Sorrera | 1962ko maiatzaren 11a |
Herria Espainiako Kolonizazio Institutuak XX. mendearen erdialdean eraikitako bat izan zen, Nafarroan beste 4 herrirekin batera.
Bertako biztanleak gabarderaldarrak daude.
Gabarderal toponimoa izen moderno bat da. Izenaren esanahia "gabardarien tokia" (basa arrosa) da. Zangozerrian eta Jazetanian arrunta da gabardera deitzea basa-arrosari (Nafar erromantzetik eta Aragoieratik eratorria), eta horri «-al» atzizkia gehitzen zaio, non dagoen aipatuz.
Euskaraz gaztelerazko izena hartzen da, eraiki berri den gunea baita, garai batean inauguratu zena, frankismoan, euskara debekatuta zegoena. Bere itzulpen literala "Arroseta" izango litzateke.
Gabarderal Zangozerria eskualdean dago, Zangozaldea eremu naturalean eta Zangoza udalerrian.
Herriaren erdigunean parke bat dago, eta honen inguruan solairu bakarreko etxebizitzak kokatzen dira. Hauexek dira herriaren jatorrizko etxeak, duela 50 bat urte eraiki zirenak. Urteak aurrera egin ahala, azpiegitura berriak eraiki dira herrian, igerileku publikoak esaterako. Horrez gain, etxebizitza berriak ere egin dira. Uda garaian, herriko biztanleria asko hazten da.
Herriko kale nagusiak honakoak dira: Mendi kalea, Zelai kalea, eta Izar kalea. NA-5340 errepideak Kasedarekin elkartzen du Gabarderal eta NA-5342 errepideak Peña herri hustua eta Zangozarekin. Peñako herri husturako errepidea herriko ekialdetik igarotzen da, eta Gabarderal inguruko zereal zelaietatik banatzen ditu.
Herria Aragoi ibaiaren ondoan dago, eta laborantza lurrak ureztatzeko balio duen Bardeako ubidea, kontzejuaren hegoaldean.
Gabarderalek ekialdeko Nafarroako herri guztiek duten klima mediterraneoa dauka, udak sargoriak izaten dira eta neguak nahiko hotzak. Urteko batez besteko prezipitazioak 500 eta 600mm bitartekoak dira eta batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa. Prezipitazio ugarienak udaberri eta udazkenean ematen dira, askotan ekaitz moduan. Ekaitz hauek Nafarroa eta Aragoi arteko mendietan sortu eta iparraldera egitean Gabarderalera heltzen dira.
Gabarderalgo herriaren inguruko landaredia asko aldatu da historian zehar, eta gaur egun zereal zelaiak nagusi dira. Horrez gain, herriko etxeen inguruan hainbat pinu birlandatu ziren herria XX. menderen erdialdean eraiki zenean.
Gabarderalen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Xabier pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 456 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago.[2]
Datu klimatikoak (Xabier, 1929-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 24.0 | 29.0 | 30.3 | 37.6 | 41.4 | 42.0 | 41.4 | 40.0 | 34.0 | 25.0 | 19.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.3 | 11.5 | 15.5 | 17.2 | 22.0 | 27.2 | 30.8 | 30.5 | 25.7 | 19.7 | 13.3 | 9.7 | 19.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.0 | 6.3 | 9.3 | 11.3 | 15.5 | 19.8 | 22.6 | 22.5 | 18.7 | 14.1 | 8.8 | 5.6 | 13.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 0.6 | 1.1 | 3.2 | 5.3 | 9.1 | 12.3 | 14.3 | 14.5 | 11.6 | 8.5 | 4.4 | 1.4 | 7.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -12.0 | -10.0 | -12.0 | -3.0 | 0.0 | 2.6 | 6.2 | 5.0 | 1.0 | -2.0 | -7.5 | -12.2 | -12.2 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 46.0 | 44.5 | 41.0 | 71.0 | 56.3 | 46.4 | 30.2 | 33.3 | 46.8 | 69.6 | 64.1 | 61.4 | 610.4 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 38.5 | 43.5 | 31.0 | 47.0 | 42.3 | 53.4 | 62.0 | 38.5 | 86.0 | 103.6 | 45.3 | 55.4 | 103.6 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.2 | 9.0 | 8.8 | 11.9 | 11.4 | 6.7 | 4.7 | 4.7 | 6.7 | 10.3 | 11.4 | 11.7 | 107.7 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.2 | 0.8 | 0.6 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.6 | 3.5 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[3] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Herria 1960ko hamarkadan eraiki zen Espainiako Kolonizazio Institutuak.[4] Espainiako hainbat tokitan egin bezala, beste hiri edo herrietatik urrun etxebizitza berriak eraiki ziren, eliza herriaren sarreran kokatzen zelarik. Herriaren sortze data ofiziala 1962ko maiatzaren 11 izan zen.
San Isidroko nekazal koperatiba 1968ko otsailaren 26an sortu zen, eta herria Bardeako ubidearen urez baliatu zen. Kontzejuak 152 biztanle zituen 1970ean, eta 125 biztanle 1981ean. 1990eko hamarkadaren hasieratik asko aldatu da Gabarderalgo kale eta berdeguneen itxura. Zangozako udalak, parkeak egokitu, eta frontoia eta igerilekuak eraiki ditu. Horrez gain, herriko bi tokitan, futbol zelai zaharra zegoen tokian, eta estalitako frontoiaren ondoan, etxebizitza berriak eraiki dira. Hori dela eta, biztanleria egonkortu eta azken hamar urteetan hazi egin da.
2010eko maiatzaren 15ean, herriaren sortzearen 50. urteurrena ospatu zen.[5] Goizeko 11:45etan herriko parkean, 50. urteurrena omentzeko oroitarria inauguratu zuten. Ekitaldia Nafarroako Alderdi Sozialista, Nafarroako Demokraten Elkargunea, Nafarroako Ezker Batua eta Nafar Herriaren Batasuna alderdietako politikariak izan ziren, tartean Yolanda Barcina. Horrez gain, Gabarderalera bizitzera joandako lehen 24 familiak omendu zituzten, eta Blasa Hermosa de Mendozak (herrira bizitzera etorritako lehen kolonoetako bat), jada hildako herritarrak gogoan izan zituen. Ekitaldiaren ondoren, 350 pertsonentzako herri-bazkaria ospatu zen.
2021 urteko erroldaren arabera 131 biztanle zituen Gabarderalek.[6]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
126 | 122 | 135 | 129 | 117 | 118 | 134 | 134 | 131 | 134 | 130 | 132 | 129 | 144 | 136 | 131 | 129 | 130 | 133 | 132 | 129 |
Gabarderalgo ekonomiaren ardatza nekazaritza da sortu zenetik. Herria, Esako urtegiaren eraikitzeari esker eraikitako herrietako bat da. 1960ko hamarkadan urtegiaren eraikitzeari esker, Nafarroako ekialdean prezipitazio gutxiago jasotzen zuten lur idorrak ureztatzeko sistema eraiki zen, urtegitik hegoaldera, Bardeako ubidea eraiki zen, gaur egun Gabarderal eta Peña artean igarotzen dena. Lantzen diren lurretan zerealak landatzen dira.
Nekazaritzaz gain, bada nekazalturismoan aritzen den etxe bat (Gabardera izenekoa) eta taberna bat. Horrez gain, herriko biztanle batzuk Zangozan eta Iruñean egiten dute lan.
Gabarderalgo kontzejua kontzejuburuak eta lau kontzejukidek osatzen dute. Egungo kontzejuburua Javier Alaman Arana da.
Gabarderalgo kontzejua kontzejukidek eta kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Kontzejuburua Javier Alaman Arana da. Kontzejukideak 4 daude:
2011tik, Gabarderalek 2 kontzejuburu izan ditu:
Kontzejuburu | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera |
Maria Concepcion Leoz Suescun | 2011 | 2015 |
Maria Concepcion Leoz Suescun | 2015 | 2019 |
Javier Alaman Arana | 2019 | jardunean |
Gabarderal, Esako urtegia eraikitzean garatutako herrietako bat da. Bertan, nekazarientzako eraikinak nagusi ziren eta gerora etxebizitza moduan egokitutako eraikinak egin zituzten. Kontzejuko lehen etxebizitzek behe solairu bat baino ez dute, patio handia eta nekazal lanabesak eta traktoreak gordetzeko biltegia. 1960ko hamarkadako proiektu originalean hiru kale eraiki ziren, Izar kalea, Mendi kalea eta Zelai kalea.
1990eko hamarkadan etxebizitza berriak eraiki ziren Gabarderal ekialdean, Zelai kalearen amaieran. Etxebizitzak lorategidun txalet moduan eraikitako bi solairuko etxeak dira. Herriak hainbat hobekuntza izan ditu azken 15 urteetan. Kaleetan asfaltoa jarri, espaloiak eraiki, eta herriaren inguruko belarrak parke moduan egokitu dira. Gaur egun, herria hainbat zuhaitz espeziek inguratzen dute, gehienak pinuak.
Herri txikia izanik, kale gutxi daude, Zelai kalea, Mendi kalea, Gazteariaren kalea, Peñako errepidea, Errepideko kalea, Izar kalea eta Kasedako errepidea. Jatorrizko etxeak, Nafarroako plaza izeneko lorategiaren inguruan antolatuta daude, gaur egun Gabarderalen erdigunea izaten jarraitzen duena.
Herri sortu berria izanik, Gabarderalen ezin da tradizio euskaldun edo erdardun bati buruz hitz egin. Hala ere, Koldo Zuazok, 2010ean, Gabarderal ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[7]
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Zangoza udalerria eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 4,86k zekien euskaraz.
2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Zangoza) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. Nafar Herriaren Batasuna ez, beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, Nafarroako Alderdi Sozialistaren ustegabeko jarrera aldaketak atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[8] Hala ere, 2017ko ekainean aurrera atera zen mozioa Nafarroako Parlamentuan eta eremu mistoan sartu zen Zangoza azkenean, beste 43 udalerrirekin batera.[9]
Azken hamar urteetan asko hobetu da Gabarderalgo bizilagunen bizi-kalitatea, eta horren adierazgarri Zangozako udalak duela hamar urte inguru eraikitako igerilekua, eta tenisean jolasteko pista. Igerilekua kontzejuaren hego-mendebaldean dago, eta ondoan estalitako frontoi berria eraiki zuten.
Bestalde, antzinako futbol zelaian, herriko mendebaldeko muturrean, txalet adosatuak eraiki zituzten 1990eko hamarkadan. Izan ere, futbol zelaia egoera txarrean zegoen, mantenu eza zela eta.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.