GOI ikastegia
UEUk 2019an sortutako ikastegia online unibertsitate-ikasketak eta ikerketa sustatzeko / From Wikipedia, the free encyclopedia
GOI ikastegia edo Goi-mailako Online Institutua (GOI) Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 2019an sortutako ikastegia da, online unibertsitate-ikasketak eta ikerketa sustatzeko helburuarekin.[1]
GOI ikastegia | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen laburra | GOI |
Mota | institutua |
Jarduera | |
Honen parte | Udako Euskal Unibertsitatea eta Euskal Herriko Unibertsitatea |
Agintea | |
Zuzendaria | Aitzol Astigarraga Pagoaga |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 2019 |
webgune ofiziala |
Bide horretan, Euskal Herriko Unibertsitatearekin hitzarmena sinatu zen GOI ikastegia UPV/EHUko ikastegi atxiki izateko. Lankidetza horretatik, 2020-21 ikasturtetik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra elkarrekin eskaintzen dute EHUk eta GOI ikastetxeak. EHUk aurrez aurreko modalitatean, eta GOIk online modalitatean.[2][3]
GOI ikastegiaren asmoa da, Europako testuinguruaren esparruan, goi-mailako ikasketen etengabeko berrikuntza bultzatzea eta titulu berriak ere eskaini ahal izatea.