From Wikipedia, the free encyclopedia
GNOME Evolution (lehenago Novell Evolution eta lehenago, oraindik, Ximian Evolution,) GNOMErentzako informazio pertsonalen kudeatzaile ofiziala da. Evolution 2.0 2004ko irailean GNOME 2.8 bertsioarekin sartu zenetik GNOMEren proiektu ofiziala izan da. Posta elektronikoa, helbide liburua, egutegia, zereginen zerrenda eta oharrak hartzeko funtzioak konbinatzen ditu. Erabiltzailearen interfazea eta funtzionaltasuna Thunderbird edo Microsoft Outlook-en antzekoak dira. Evolution software librea da, GNU Gutxieneko Lizentzia Publiko Orokorra (LGPL) baldintzapean.
GNOME Evolution | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Ximian |
Sorrera-urtea | 2000 |
Azken bertsioa | 3.52.4 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C |
Sistema eragilea | Maildir (en) |
Irakur dezake | GNU/Linux eta FreeBSD |
GUI tresnak | GTK |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU Lesser General Public License eta GNU General Public License |
Deskribapena | |
Honen parte da | GNOME |
Ekoizpena | |
Garatzailea | The GNOME Project (en) eta Novell |
gitlab.gnome.org… | |
Iturri-kodea | https://gitlab.gnome.org/GNOME/evolution, git://git.gnome.org/evolution eta https://github.com/GNOME/evolution |
GNOME Evolution, GNOME proiektu gehienak bezala, euskaraz lokalizatuta topa daiteke[1].
GNOMEren proiektu gisa, Evolution iturburu irekiko kode gisa argitaratu da. Linux banaketak GNOMEren paketeak eskaintzen dizkie erabiltzaileei. Evolution E lehenetsi gisa erabiltzen da GNOME erabiltzen duten Linux banaketa askotan, Debian eta Fedora bereziki. Ubuntu-k, ordea, Evolution ordezkatu du, Mozilla Thunderbird hobetsi du 2011. urtetik Ubuntu 11.10 Oneiric Ocelot bertsiotik aurrera.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.