From Wikipedia, the free encyclopedia
George Gordon Battle Liddy, (Brooklyn, 1930eko azaroaren 30a - Mount Vernon, Virginia, 2021eko martxoaren 30a) estatubatuar abokatu, FBIko ajente, irrati-esatari eta aktorea izan zen.
G. Gordon Liddy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brooklyn, 1930eko azaroaren 30a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Mount Vernon, 2021eko martxoaren 30a (90 urte) |
Familia | |
Aita | Sylvester Liddy |
Ama | Mary Abbaticchio |
Hezkuntza | |
Heziketa | Fordham University School of Law (en) Saint Benedict's Preparatory School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | FBI agent (en) , aktorea, idazlea, politikaria eta abokatua |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Koreako Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa |
Zuzenbidea ikasi zuen Liddyk, eta 1968an Nixonen presidentetzako kanpainan aritu zen lanean. Kanpainan egindako lanari esker bere aholkulari aukeratu zuen buruzagi errepublikanoak. Etxe Zurian, eta Howard Huntekin batera, oposizioaren aurkako «gerra zikina» bultzatu zuten, eta muturreko hainbat proposamen bultzatu, Nixonen aurkariak hiltzetik gerraren kontrako mugimendua bultzatzen zutenak bahitzeraino.[1]
Egitasmoetako bat izan zen Alderdi Demokrataren egoitzatik, Watergatetik, haien dokumentuak lapurtzearena. Plana Liddyk berak eta Huntek zuzendu zuten. Auzia argitara atera zenean, biak atxilotu zituzten, lapurretan parte hartu zuten beste bost lagunekin batera. Konspirazioa, lapurreta eta entzuketak egitea egotzi zieten. Hogei urteko kartzela zigorra ezarri zioten Liddyri, baina bost bakarrik bete zituen, 1977an Jimmy Carter presidenteak zigorra barkatu baitzion. Liddy izan zen akusatuetatik deklaratzeari uko egin zion bakarra.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.