Fuji mendiaren Hōei erupzioa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Fuji mendiaren Hōei erupzioa (japonieraz: 宝永大噴火, Hōei dai funka?) 1707an (Hōei aroko laugarren urtea) gertatu zen, abenduaren 16an hasi eta urtarrilaren 1a arte iraun zuen.
Fuji mendiaren Hōei erupzioa | |
---|---|
Hōei kraterra erakusten duen Fuji mendiaren ikuspegia | |
Sumendia | Fuji mendia |
Data | 1707ko abenduaren 16a-1708ko urtarrilaren 1a |
Erupzio-mota | Pliniarra |
Kokapena | Japonia |
VEI | 5 |
Fuji mendiak historian zehar hiru ikaragarrizko erupzio pairatu ditu: birritan Heian aroan (Enryaku eta Jogan erupzioak) eta behin Edo aroan (artikulu honetako Hōei erupzioa).
Nahiz eta labarik jaurti ez zuen, Hōei erupzioak sumendi-errauts kopuru itzela bota zuen, sumendiaren inguruko leku zabalen gainean sakabanatuta, Fuji menditik ia 100 kilometrotara dagoen Edo hirira iritsiz (gaurko Tokio).[1] Errauts kopurua 800.000.000 m³ ingurukoa zenbatetsi zuten.
Erupzioa Fuji mendiaren hego-mendebaldeko aldean gertatu zen, eta hiru tximinia berri sortu zituen, 1., 2., eta 3. Hōei-tximiniak izenekoak.[2] Gaur arte hauxe izan da Fuji mendiaren azken erupzioa.