politikari belizetarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Froyla Tzalam (San Antonio, 1971ko uztailaren 27a) maia jatorriko belizetar antropologo, komunitateko lider eta politikaria da. 2021eko maiatzaren 27an Belizeko gobernadore orokor bilakatu zen. Edozein herrialdetako agintari gisa jardun duen maia jatorriko lehen pertsona da[1].
Froyla Tzalam | |||
---|---|---|---|
(2022) | |||
2021eko maiatzaren 27a - ← Colville Young (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | San Antonio (en) , 1971ko uztailaren 27a (53 urte) | ||
Herrialdea | Belize | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Daniel Mendez (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Sussexko Unibertsitatea Trinity University (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta antropologoa | ||
Jasotako sariak | ikusi
|
Froyla Tzalam Toledo barrutiko San Antonio herrixkan jaio zen. Antropologian lizentziatu zen Texasko Trinity Unibertsitatean eta landa garapeneko masterra egin zuen Sussexeko Unibertsitatean.
Politikan hasi baino lehen, Sarstoon Temash Indigenen Kudeaketa Institutuko (SATIIM) zuzendari exekutiboa izan zen[2]. 2017ko urtarrilean Senaturako hautagaitzarako aurkeztu zen, baina uko egin zion SATIIMen egiten zuen lanean kontzentratzeko[3].
2021eko apirilaren 22an John Briceno Belizeko lehen ministroak jakinarazi zuen Colville Young erretiratu ostean Froyla Tzalam Belizeko hurrengo gobernadore orokor izateko izendatu zuela[4]. Herrialdeko hirugarren gobernadore orokorra da, eta kargurako izendatutako bigarren emakumea, Elmira Minita Gordonen ondoren. Maiatzaren 4an, Elizabeth II.a erreginak izendapen hori onartu zuen[5], eta maiatzaren 27an Tzalamek Belizeko gobernadore orokor berri gisa zin egin zuen[6].
2022ko martxoaren 21ean, San Mikel eta San Jurgi Ordenako Gurutze Handiko Dama bihurtu zen[7].
Daniel Mendezekin ezkonduta dago[8] eta bi seme-alaben ama da[9].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.